Simon Bolibar

Simon Boliba-ren jaiotzak, Espainiako XVIII. mendeko erregimenarekin, Ilustrazioarekin eta garai honetako intelektualekin, atxerritar Carlos III. erregearen imperio berriztatuarekin, bat egin zuen.

Garai honetan, jaio zen Simon Bolibar, 1783ko uztailaren 24ean, Juan Vicente Bolivar Ponte koronelaren eta Maria de la Concepcion Palacios Blanco andrearen, laugarren semea izanik. Bere heziketa aintzinako eleiza erakoa izan zen, klase sozialeko kide: lur-jabe aberatsen inguruan. Klase honetako partaide izan zenez, bere batai eguna katadrelean ospatu zen, Simon Jose Antonio de la Santisima Trinidad izenekin bataiatua. Era batera edo bestera, ingurune honetan jaio izanak, asko lagundu zion; bere familiarteko batek, Juan Felix Jerez-Aristeguietak, posibilitate ekonomiko honak zituenez, Simonen mesedera ondare bat sortu zuan "Vinculo de la Concepcion"

Bolivarren heziketan, lehen ideia ilustratuak ere bilakatzen dira, eta bizitza pertsonala kolpe latzetatik igarota; bederatzi urterekin umezurtz gelditu zen, ia bi urte zituenean bera aita hil zen eta beranduago ama. Bere gurasoen heriotzaren ondoren, aitona Feliciano-ren eskuetan gelditu zen, baina zoritxarrez aitonaren heriotza ere hurbildu zen. Bere gazte garai pertsonalki nekea izan zen, bere hezitzailearekin bizitza partekatzen. Nahiz eta bere arrebarengana ihes egin, hezitzailearangana bueltatu behar izan zuen derrigorturik.

1799. urtean, Espainiara bidaiatu zuen lehenengo aldiz, Colombiatik, Mexicotik eta Cubatik pasatuz. Bolivar Madrilera heldu zenean, ilustrazioan guztiz barneratu zen, bere familiartekoen bitartez; bere osabak Esteban eta Pedro Palacios, eta familiaren lagun baten bitartez ere, Marques de Ustariz, bere aholkulari intelektuala izango zena.

Simonek, bere adimen intelektualak eta zientifikoak (frantzesa, historia, matematikak...) hobetu zituen, esgrimarekin eta dantzarekin parekatuz. Solasaldien maiztasunak, bere hizkuntza hobetzeko eta ziurtasun hobea edukitzeko lagundu zioten. Solasaldi hauetan, bere emaztegaia ezagutu zuen, Maria Teresa Rodriguez del Toro y Alaiza, espaniako gazte emakumea, baina bere arbasoak Venezualakoak. Madrilen ezkondu ziren 1802. urtean eta urtea pasatu baino lehen Venezuelan hil zen, hau ere bere bizatzako kolpe gogorra eta inoiz gainditu ez zuena izan zen.

Hala ere, bere ezkontza aurretik, badirudi Bolivarrek, Bilbo bisitatu zuen ustea dago, eta nola ez bere arbasoaen tokia, Errementariku baserria, gaur eguneko Museoaren kokapena. Ez da bat ere ziurra Bolivar hemen egon izana, baina Bolivarrek bere jatorriak sei belaunalditan zehar ezagutzen zituela argi dago; zehatz-meatz Simon Bolivar "Zaharra"-ren bitartez. Simon Bolivar "Zaharra"-k derrigorturik, Ameriketara migratu zuen XVI. mendean, Santo Domingotik pasatuz eta azkenik Caracasen lehorreratu zen, zuhaitz genealogikoa Venezuela finkatuz.

Bere emaztearen heriotzaren ondoren, Bolivar Cadizetik eta Madriletik pasatu eta gero Europara itzuli zen. 1804. urtean, Napoleonen garaian, Pariseko hirian, militar, politikari, diplomatu eta zientifikoekin harremanak izan zituen, eta batez ere gertatzeko sorian zeuden gertakizun politiko eta militarren berri izan zuen. Parisen egindako egonaldian, bere bizitzaz gozatu ahal izan zuen, erlijio inkisizista urruti utzita. Fanny Du Villars emakumearekin ere, harremanak izan zituen, eta honi esker, ate bat baino gehiago zabaldu zitzaizkion Parisen.

Parisetik, Romara bidaiatu zuen, eta esaten denez, 1805ko abuztuan, Sacro Mendiaren tontorrean, Hispanoamerika Espainiaren menpekotasunetik libre izan zedin, bere bizitza eskainiko zuela zin egin zuen.

Venezuelarako itzulera, bere azken heziketa garaia izan zen, Parisetik pasatu eta gero, Prusiatik ere pasatu zen, Hamburgon untziratu zuen Estatu Batuetarantz. Estatu Batuetara heldutakoan Independentziaren esperientzia bizi zuen. Azkenean, 1807. urtean Venezuelara heldu zen.

Fernando VII. erorketarekin eta Napoleonen sarrerarekin Espainian, 1810ko apirilaren 19an, Independentziaren aldeko iraultza aldarrikatzen da Caracasen. Bolivarrek Caracaseko batzordearen esanetan Londresera bidaiatu behar izan zuen, ingelesen sostengua edukitzeko, baina hau ezinezko izan zen, Itzuleran Espainiako indar leialek, iraultzaileengan borrokatu zuten eta Bolivar Miranda generalaren menpe, Venezuelako Lehenengo Errepublika garaitu zuten.

Indepentzi Gudua, eta Napoleonen inbasioa gertatzen ari ziren bitartean, errepresio militarra Ameriketara bidali zuten, haatik Amerikar kontinentea haundiegia zen, orduan, Indepentzia lortu zuen lehenengo herrialdea Argentina izan zen.

Bolivarrek Cartegena de Indiasera alde egitea lortzen du, 1812ko abenduaren 15ean, adierazpen bat argitaratu zuen, bere hurrengo urteetako ideiak ezagutzera emanez: burrukatzeko batasun agintea lortu garaipena eskurartu arte eta hispanoamerikar herrialde guztien independentzia eta askatasuna bermatzeko. Bapatean, armada bat osatu zuen 1813. urtean, Venezuelako askapenari hasiera emateko, urte bereko abuztuaren 6an Caracasen sartu zen, eta urrian heri honetako udalekotasunak Askatzaile izendatu zuen.

Abertzaleek, Caracas bertan behera utzi behar izan zuten, eta Bolivarrek Nueva Granadara, britaniar Jamaicara eta Haitira ihes egin zuen. Urte batzutan zehar, errealisten aurkako guduan parte hartu zuen, Colombia Haundiaren independentzia eta esklabuen emantzipazioa lortzeko. Gudua aurrera zihoalarik, Bolivarrek eskubide multzo bat antulatu bezain laster, kongresu bat iragartzen du 1819ko otsailaren 15ean Angosturasen.

1819. urtean armada errepublikarrak, Bolivar buru izanik, Andeak zeharkatu zituzten, bidean armada errealista garaitu zuten eta Bogotako hirian garaile sartu zen. 1819ko abenduan, Bolivarren ametsa errealitate bihurtu zen, Angosturaseko kongresuak Colombiar Errepublika sortu zuenean, gaur eguneko Venezuela, Colombia, Panama eta Ecuador.

1820. urtean, Espainia sasoi txarretatik pasatu zen, Riegoren armada penintsualn zehar zabaldu zenean. Mometu hau, zoraggarria izan zen, Trujillon, Santa Anako herrian, sinatu zuten hitzarmena egiteko, Bolivarren eta Morillo generalaren eskutik.

Bolivarren bizitzan sasoi berri bat hasten da, Ecuadorren bi urtetan zehar egon eta gero, 1824ko maiatzaren 24ean independentzia lortu zuen,, Colombia Haundia errepublikan barneratuz. Quiton, Manuela Saenz, bere gizon garaiko maitasuna ezagutu zuen, baita Guayaquilen San Martin generala ere. Gizon honen laguntzaz, Peruren Indepemdentzia lortu zuen bi zatitan.

1926. urtean Panamako kongresua bildu zen, hispanoamerikar nazioak batzeko eta Espainiaren aldeko kokapena finkatzeko. Baina Bolivar kulturadun gizona izanik, bere bidaietan ikasitakoa aurrera eraman nahi zuen: indigenak defendatu, heziketa haunditu, bideak zabaldu, merkataritza eta nekazaritze hedatu...

1826. urtean Paez generalak Bolivarri, Venezuelara bueltatzera behartu zion, bakea berriz ere finkatzeko, Bake hau, Bolivar bera diktadore bihurtu zenean, finkaturik gelditu zen, nahiz eta berak ez zuen diktadore bezala jokatu. Bolivar gaizotu egiten da eta amore ematen du, lehendakaritzari uko eginez, Europara bidaiatzeko asmoz. Azkenik oinordeko izatekoa, Sucre generala, hil egin zuten. Bolivarrek, hilketa honekin, min haundia hartu zuen.

1830ko abenduaren 17an, bera bakarrik, eta guztiz abandonatua San Pedro Alejandrinon hil zen.

Helbide interesgarriak:

Chileko Unibertsitate Katolikoa
http://www.puc.cl/sw_educ/historia/america/
http://www.puc.cl/sw_educ/historia/conquista

Colombiako Unibertsitatea
http://www.udistrital.edu.co/colombia/sbolivar/cronolog.html

Itzulpena: Edurne Bilbao Etxeberria

ITZULI