SIMON BOLIBAR MUSEOA

Castellano

English

 

HELBIDEA:
       
Beko Kale, 4.
        48278 Ziortza- Bolibar (MARKINA-XEMEIN)
        E-mail: info@simonbolivarmuseoa.com
        Web: www.simonbolivarmuseoa.com

BISITA ORDUTEGIA:
        Asteartetik Ostiralera 10:00 - 13:00 h.
        Larunbat, Igande eta Jaiegunetan, 12:00 - 14:00 h.
        Astelehenetan eta Arratsaldetan itxita
        (Uztaila eta Abuztua, 17:00 - 19:00 h)
        Tel. (+34) 94 616 41 14

 

Errementarikua izenez ezagutzen den baserrian dago kokatuta, etxe hau Askatzailearen arbasoei lotuta dagoelarik.
Etxea berriztatu egin zen lehenengo, eta 1983ko uztailaren 24ean Museo legez inauguratu, Simon Bolibar Askatzailearen jaoitegunaren bigarren mendehurreana ospatzen zen egunean, hain zuzen. Ziortzako monastegiari buruzko hormairudiak daude, monastegia hornitzen duten elementuak zehazten dituztenak.

Hormairudiek Bolibar herriari buruzko informazioa biltzen dute. Askatzailearen arbasoei atxikitako orubeak nabarmentzen dira, bai eta herriko ondasun etnografikoa osotzen duten zenbait ikuspegi ere. Bolibarren genealogia eta Bolibartarren armarriak, Karakas koloniala eta askatzailearen jaiotetxea Karakasen, Independentziaren geografia eta ama Manuela Sanz. Bolibarren heriotza.


BOLIBAR ETA CENARRUZA

Bolibarko eta ziortzako moltzo erlijiosoa, Oiz mendiaren iparraldean kokatzen da.

Tradizioz esan ohi da, eliza hau X gizaldi edo mendekoa dela. Edesti edo ipuin bitxi bat dago honetaz: Itxura denez, Jasokunde eguna ospatzen zen 968 urtean, eta sinismendunak Garaiko (Gerrikaizko barrutian dagoen auzune bat) Santa Luzia elizan ziren meza entzuten, arraro bat agertu zenean; eliza bertako hilarri batetik kalabera edo buruhezur bat ahoan hartu, eta eliztar guztiak harrituta zituela sasitza batera eraman ei zuen, eta hantxe bertan utzi, Ziortza non sortu behar zen aitzen eman nahiean edo. Edesti hau Ziortzako armarrioan eta zigilu ofizialean geratu zen grabatua.

Bolibar bertatik irten eta ekialdera amaitzen den bidea hartu behar izan da beti Ziortzara ailegatzeko. Mende honen hasieran, gaur egungo errepidea egin zenean, sasiz estalita gelditu zen harribedea eta inork gutxik zekien bide hori zegoenik ere, 1982 urtean garbitu eta konpondu zen arte.

Calahorrako apezpiku izan zen Gonzalo de Mena jaunaren aginduz birreraiki eta handitu zen Ziortzako eliza, eta 1380ean apezpiku honek idatzi zituen Ziortzako barne araudiak.

1994 urtera arte Ziortzari Kolegiata deitu izan zaio. (Kolegiata, eliza bat da izatez, gotzai-uri izan ez arren abade (Kristau edo herritar lau bat ere izan daiteke) eta kanonigu elkargo batek zaindu eta zuzendua; eta katedraletako elizkizunen antzekoak ospatzen dira horretan ere).

Gaur egun Ziortzako Kolegiata Monastegi bihurtu da. Nafarroako La Oliva-tik etorritako fraileek eta multzo goztiak pairatu izan dituen interbentzioek egin dute posible Ziortza Monastegi bihurtzea.

Ziortza, gaur egun, Euskadiko Monumentu ofizialtzat aitortuta dago.

Eliza harlanduzko eraikina dugu berau, barneluzego bakar batekoa eta bost aldedun absidea edo elizbularra. Sapaiko gurutz-koskak ojibal (Gotiko) erakoak dira.

Elizarako sarbide atea 1500 urtearen inguruan egina da. Baina tinpanoko ikonografia, aingeru musiko bien artean jezarrita agertzen den Askatzailearena, askoz ere antzinagokoa da, eta elementu zaharrena, behar bada, etxe guztian.

Erretaula XVI mendekoa da (platereskoa). Altare nagusiaren ondoan ate txiki bat ikus dezake bisitariak, batzar aretora doan atea. Abside edo elizbularraren erdiko horma zatiari jotzen dago. Lauki zuzenezkoa da, gurutz-koskadun ganga bategaz. Erretaularen alde bietan beste bi erretaula daude, barroko erakoak.

Ataria elizaren hegoaldera. Orma’tar Pedrok eraikia 1561 urtean. Lurra arlosaz estalita dago eta hilarri batzuk ikus litezke tarteetan.

Klaustroa pizkunde garaikoa, solairua lauki bat da, lau zatitan banandua zutabe atikarrakin. Lehenengo gorputzean puntuerdiko lau arku beheratuak bigarrenean. Txostapurretan lili-oridun gurutzak eta erromes txirlak tartekatzen dira.

Testuak: Ana Arriaga
Copyright: Museo Simon Bolibar
Argazkiak: J.M.
Itzulpena: Edurne Bilbao Etxeberria

SIMON BOLIBARREN BIOGRAFIA