MUSEOAREN HISTORIA

1908. urtera jo behar dugu, Bilboko Udaletxeak eta Bizkaiko Diputazioak data honetan egin zuten hitzarmena finkatzeko. Hitzarmen honen helburu bakarra, lehenengo Margo Museoa abiadan ipintzea izan zen, erakunde bien arteko ondareak bilakatuz.

ACHURIArte Ederretako Museoaren ateak 1914. urtean zabaldu ziren, aintzinako Atxuriko ospitalean, ospitalea Basurtora aldatuz.

Argitaraturiko bildumei, beste jende batzuen obra pribatuak gehitu ziren, adibidez Jado edo Plasencia familienak. Dirua edukitzeko eta, kalitatea hobetzeko, Manuel Losada-k bere bizitza eskaini zuen, berrogeita bederatzi urtetan zehar margoak museoan aurkezturik, bere heriotza eguna heldu arte.

MUSEO HACIA 1950Manuel Losa-ren esanetan,1923. urtean Museoak izen aldaketa izan zuen; Arte Modernoko Museoa. Garai honetan, arteak aldaketa ugariak izan zituen, Lorenzo Hurtado de Saracho-ren laguntzaz. Gizon hau diputatua izan zen, meatzaritza eta banketxeekin loturiko familia garrantzitsu bateko gai... Museoa, gutun fundatzailean esaten zenez, artista berriak hornitzeko asmoz jaio zen, "mezu guztien belarri sentikor baten moduan, nahiz eta urrunak eta arraroak iruditu. Era honetan, munduan gertatzen diren mugimendu artistikoen berri izango dugu, eta batez ere artista berriek..." Museoaren kokapena sasoi honetan Diputazioaren atzekaldean zegoen, Arte Ederretako Museoarekin bat egin arte, eta eraiketa gerra zibilaren osteko urteetan, Jauregitxoaren Parkeetako Museoan.

PLANTA ORIGENHala ere, horretarako, ondori garrantzitsuak izan zituen lehiaketa bat ospatu zen, Fernando Urrutia eta Gonzalo Cardenas irabazleak izanik eta eztabaida batzuen ondorioz, behin-betiko proiektuan Segurola-k parte hartu zuen. Izendaturiko arkitektu bakar batek ere, ezin izan zuen lana bukatutzat eman, Eugenio MĒ Aguinaga heldu arte. Azkenik 1945. urtean inauguratu zen. Historia klasikotasuna: Cardenas; solairuaren ausardian, Segurola; fatxada nagusiaren vienatar erreferentziak, behar bada, Aguinaga, lehenengo eraikin honetatik pasatutako hainbeste arlitekturen laburpena, arinegia izango litzateke, hala eta guztiz ere, gaur egun unitate atsegingarri bat azaltzen da.

1963. urtea ekonomikoki, une hedakorra izan zen, Alvaro Libano-k Museoaren zabalkuntza "modernoa", atzekalderantz eramateko asmoa eduki zuenean, L itzurako solairua itziz, Ricardo Beascoa-rekin batera eramandako proiektua.

GALERIA HACIA PLAZABadago Guggenheim momentua gure gainean, eta era berean Museoak helbide berria dakarkigu. Berriz ere arkitektura lehiaketa bat egiten da haundiagotze eta berriztatzeko asmoz, Luis MĒ Uriarte, arkitektu gaztea, honelako lehiaketetan esperientzia haundia izandakoa profesionaltasun haundiz, irabazle izanik. Arkitektu gazte honek, 2001. urterarte obrak berak zuzendu ditu.

CORREDOR PRIMER PISOHala ere, berriztatze lana zaila zen, proiektu konplexua, nahiz eta gauzatzea, itzuraz erraza iruditu. Azkenik Museoari bira ematen zaio, Libano eraikuntzaren garai bateko behe solairua, Museoaren hall berria bihurtuz, era honetara ikuspegia askoz hobea delako. Fatxadaren hausturak kafetegiaren aldean eta eraikuntza originala batzen duen harresiak, Libanoren lehen irtenbideari begirada lasaigarriagoa ematen diote.

Laburbilduz, Miguel Zugaza, gaur eguneko zuzendariaren hitzetan, inaugurazio aurreko ekitaldian, Bilboko Museoaren berrikuntzarekin, museo berri bat lortu da, bilduma iraunkor eta urteko erakusketak, etengarri bihurtuz, maila bereko baldintza berdinekoekin lehiatu ahal izateko, bai estatu mailan, baita internazionalki ere.

 

 

Itzulpena: Edurne Bilbao Etxeberria

INAUGURACION

  Bilboko Arte Eder Museora Itzuli