GARAI BERRIKO BILDUMAK ETA ERAKUSKETAK

Museoaren haunditzea eta berriztatzea amaitutzat emanda, Bilboko Arte Ederretako Museoak bere instalazioak berriz ere ireki ditu ikuslearentzat.

Lehengo eta behin, "01 Bilduma"-k bilduma iraunkorrarengan proposamen berri bat egiten du, bigarrenez "Gaur, Hemen, Orain" Euskal Herriko artista berriek egindako lanaren errepesuaren izenburua. Azkenik "Emekume Inpresionistak", emakumezko egileak eta margo impresionistak nahaspilaturik.

Bilboko Museoaren zutabe garrantzitsua, bilduma iraunkorra dugu, eta bere inguruan Museoaren ekintza egitaraua. Ekintza hauei esker, museoaren biltegian dauden obra ez hain ezagunak, aretoetako erakusketako gai izango dira.

Aposturik sendoena, baiezkoena, eta jendearen erantzunaz bakarrik egiaztatu daitekeena, museo historikoaren eta egungo lanen arteko aldea da.

Gaur egun bizitariak, adibidez Julio Gonzalez-en burdinezko eskultura bat aurki dezake, "Zurbaranes" bildurik, edota Riberaren San Sebastian, Oteiza-ren "burdin"-ekin gezitua. Tapies eta Bacon kanpaina denda batekin. Urregintzaz inguraturik Chillida...

Barrukaldean "artista berriak"( 2002. urteko apirilaren 7-rarte), "euskal artearen" abangoardia. Ez du merezi "dauden guztiak badira edo diren guztiak badaude..." Guadalupe Echevarria-k (Burdeoseko Arte Ederretako Eskolako zuzendaria) eta Bartomeu Mari-k (Rotterdameko erte garaikideko zentruko zuzendaria), erabaki dute zer den.

"Gaur, Hemen, Orain", hogeitabi artisten lanak biltzen ditu: entretenigarriak, probokatzaileak, dibertigarriak, umoretsuak, neketsuak,... denetarik dago. Edozein aukera dezakezu: Ibon Aranberri, Juan Aizpitarte, Gema Intxausti, Luis Moraza, Dario Urzay edo Azucena Vieites...

Azkenik "Emakume Inpresionistak", "paristar era"-ko eredu monografiko bat, Bilbora heltzen da Mary Cassat (1844-1926), Marie Bracquemond (1840-1916), Berthe Morisot (1841-1896) eta Eva Gonzales-en (1849-1893) lan ederrak erakusteko, guztira hirurogeita hamar lan, "Emakumea eserita haurra besoetan duelarik" Marie Cassat-en lan nagusiena azpimarratuz.

Xabier Bray-ren hitzetan "bakoitza bere erara erlazionatu zen, gara bakoitzean, baina ezin zaie emakume margolarien mugimendura erantsi, inoiz ez zutelako talderik osatu". Gizarteak oraindik emakumeari papel zehaztu bat oparitzen zion, hala ere itxurak eta teknikak gizonezko iralasleekin partekatzen zituzten: Morisot-ek, Manet eta Renoir-ekin erlazio profesionala izan zuen, Gonzales, Manet-en ikaslea izan zen, edo Cassat, Degasekin lanean haritu izan zen, Bracquemond berriz, Monet-ekin eman zituen bere bizitzako momenturen batzu. Dena den bilduma honetan, ikusgai daude artista batzuen erretratuak, Degas edo Manet bezalakoak.

Artxibo Grafikoak: http://www.artchive.com

Itzulpena: Edurne Bilbao Etxeberria

Bilboko Arte Eder Museora Itzuli