BILBOKO ARTE EDER MUSEOA

 

Castellano

English


HELBIDEA:
Museo Enparantza, 2. 48011 Bilbo. 
Tel. (+34) 94 439 60 60
Fax. 94 439 61 45
Educación: 94 439 61 41
E-mail: info@museobilbao.com
web: www.museobilbao.com
BISITA ORDUTEGIA:
Asteartetik Larunbatera 10:00 - 20:00h.
Igandeetan 10:00 - 14:00h.
Astelehenetan eta jai egunetan itxita.

Museo berria,
Historioa eta Orainaldia

Garai berriko bildumak eta erakusketak


 

- Bilduma iraunkorrak:

ZAINDU - EL MUSEO RESTAURA

Zaindu – El Museo Restaura Programak aurre egiten die Museoaren arte ondarearen zainketa beharrizanei. 2007an, lan hauek zaharberritu dira: Claudio Coelloren (Madril, 1642-93) Teresa Francisca Mudarra y Herrera andrearen erretratua; Blasco de Grañénen tailerreko Ama Birjinaren agerpena San Tomas Aquinokoari taula gotikoa; eta David Ryckaert III.aren (Anberes, 1612-61) Artzainen adorazioa. Atal garaikidetik, Cristina Iglesiasen (Donostia, 1956) Izenbururik gabe, 1985ekoa; eta Jörg Immendorffek (Bleckede, Alemania, 1945—Düsseldorf, 2007) paperean egindako Shimmer lana, 1983koa. Era berean, Aurelio Artetaren (Bilbao, 1879-Mexico DF, 1940) olio bi ere tratatu dira: Baserrira (c. 1913-15) eta Pilotariak edo Pilota-jokoa (c.1925-30).

ZULOAGAREN GORDAILUA

Museoak Ignacio Zuloaga (Eibar, 1870-Madril, 1945) margolariaren obra garrantzitsu bat jaso du gordailuan: Festako biktima da lanaren izenburua, eta New Yorkeko The Hispanic Society of America erakundetik dator. Museoko Eraikin Zaharreko Mogrovejo Hallean egongo da ikusgai 2009ko urrira arte.
Izenburu anbiguoarekin, mihisean pikadore bat agertzen da? Francisco Segoviarra, Zuloagaren ohiko modeloa?, nekatuta, zauritutako zaldi baten gainean, zezenketa baten ostean. Eszena paisaia goibel batean dago kokatuta; itxura denez, Sepúlveda da leku hori, eta argi ikus daiteke Zuloagak El Grecoren pinturagatik zuen mirespena eta arte horrekiko lotura. “Rozinante” izeneko prestaketa-marrazki batek indartu egiten du On Kixoteren pertsonaiarekiko konparazioa

 

 

 

- Garai berriko erakusketak:

"GONBIDATUA".
2008ko apirilaren 1etik, 2008ko ekainaren 29ra

Tintoretto izenarekin ezaguna den Jacopo Robustiren (Venezia 1518/19-1594) erretratu bat aurkezten dugu. Tintoretto eskola veneziarreko pintore handietako bat eta Errenazimentuko maisuetako bat izan zen. Madrilgo Cerralbo Museotik dator eta 1555. urte inguruan dago datatuta. Mihisean zaldun bat agertzen da, seguruenik Agostino Doria, Genoako familia zahar eta ospetsuenetako bateko kidea. Obra hau pintorearen erretratu-produkzioaren eta Tizianok obra horretan izan zuen eraginaren erakusgarri da. Konposizio baliabideak eta baliabide kromatikoak neurritsuak izan arren –jarrera dotoreak eta juboiaren urrezko botoiek baino ez dute islatzen erretratatuaren maila soziala–, Tintorettok intentsitate psikologiko handia transmititzea lortu zuen obra honetan.

 "STUDIO ARETOA (1948-1952). ABENTURA ARTISTIKOA GERRAOSTEKO BILBON".
2008ko martxoaren 17tik, 2008ko maiatxaren 18ra

Erakusketak Bilboko Stvudio Aretoa delakoaren ibilbidea aztertuko du. 1948 eta 1952. urteen artean, espazio horretan, artista berritzaileak aurkeztu ziren. Willi Wakoniggen (1914—2000) zuzendaritzapean, Aretoan hitzaldiak, kontzertuak, antzezlanak edo zinekluba antolatu ziren, eta Jorge Oteiza, Maria Paz Jiménez, Jesús Olasagasti, Menchu Gal, Agustín Ibarrola, Picasso, Vázquez Díaz edo André Massonen obrak erakutsi ziren, bestek beste. 70 bat obraren bitartez, Aretotik pasatu ziren artisten ikuspegia eskainiko da, eta, horrekin batera, Aretoaren funtzionamenduari eta egiten zituzten jarduerei buruzko atal dokumentala ere egongo da (gutunak, marrazkiak, argazkiak…).

 "PETER BLAKE. ATZERA BEGIRAKOA".
2008ko martxoaren 3tik, 2008ko ekainaren 22ra

 "EUSKAL ARTISTAK. BILBOKO ARTE EDER MUSEOA BILDUMA".
2008ko otsailaren 11tik, 2008ko maiatxaren 25ra

Bilboko Arte Eder Museoak euskal artisten bildumarik garrantzitsuena dauka. Erakusketak Museoaren alderdi esanguratsu horren gaineko begirada erreflexiboa planteatzen du, eta, aldi berean, euren sorkuntza eta garapena defendatu zuten euskal artisten berri ematen du: Manuel Losada izan zen Arte Eder Museoaren lehenengo zuzendaria, 1908tik 1948ra, eta Aurelio Arteta, Arte Modernoko Museoaren lehenengo zuzendaria, 1924tik 1942ra. Gaur egungo Museoa aipatutako bien fusiotik sortu zen. Baina beste margolari eta eskultore asko ere aritu izan dira lankidetzan, kudeaketa lanak eginez edo euren obrak dohaintzan emanez. Erakusketa egitea eta Bilboko Arte Eder Museoko Euskal Artisten Gida argitaratzea (lehen aldiz, Museoak bere mendeurrena betetzen duenean) hurbileko artisten omenaldi gisa ere har daiteke, Museoak aintzat hartu nahi izan ditu eta.

 

 

- Hurrengo erakusketak:

 "GOYATIK GAUGUINERA. XIX. MENDEA BILBOKO ARTE EDER MUSEOAN".
2008ko ekainaren 16tik, 2008ko irailaren 28ra

Ia mende oso batez, Bilboko Arte Eder Museoak XIX. mendeko hirurehun pintura eta eskulturatik gorako bilduma baliotsua sortu du. Erakusketan XIX. mendeko artisten hautaketa zainduak proposatutako ibilbideari jarraituz, oso desberdinak diren adierazpenetara helduko gara, hala nola, kabineteko koadrora, paisaia errealistara, erretratura, pintura kostunbristara eta pintura historikora. Erakusketan ikusgai diren lanen artean, nazioartean ospe handia duten artistak ageri dira, Goya, Cézanne eta Gauguinetik hasi eta Madrazo, Sorolla eta Picassoraino. Euskal artisten presentzia bereziki garrantzitsua da, besteak beste, Guiard, Regoyos, Iturrino eta Zuloaga agertzen baitira.

 "ARTEAREN PAPERA (VII). PICASSO ETA LIBURUAK. BANCAJA BILDUMA".
Iraila 2008

Erakusketa Bancaja Bildumako hogeita bost liburuk osatzen dute. Liburu horiei esker, egilearen alde ezezagunenaren zenbait alderdi ezagutu ahal izango dira, Picassoren kolaborazioa izan zuten zenbait idazle historikoren liburu batzuetako ilustrazioen bitartez. Oso edizio bereziak dira, batzuetan oso publiko aukeratuarentzat egindakoak. Picassok askotariko egileak ilustratu zituen, klasiko greziarretatik hasi eta garaikideetara arte, artista bakar legez edo ilustrazioak beste batzuekin konpartituz, argitaratzaile boteretsuenentzat lan eginez edo lagunentzat eskuzabaltasunez lan eginez, teknika ugari erabiltzen dituen bitartean.

 "SOROLLA . ESPAINIAREN IKUSPEGIA. HISPANIC SOCIETY OF AMERICA-REN BILDUMA".
2008ko urriaren 28tik, 2008ko abenduaren 18ra

 "ARTEAREN PAPERA (VIII). XIX-XX MENDEKO ARTEA: CÉZANNETIK LÉGERERA. BILBOKO ARTE EDER MUSEOA BILDUMA".
Abendua 2008

Artearen Papera programaren zazpigarren erakusketak aurrera jarraitzen du Bilboko Arte Eder Museoko bildumakoak diren eta paperean eginda dauden obrak aztertzeko asmoarekin. Edizio honetan, euren produkzio artistikoa XIX. mendeko azken urteetako estetikaren eta XX. mendeko lehenengo hamarkaden artean kokatu zuten autoreetan oinarrituko da, eta, bertan, Cezánne, Guiard, Regoyos, Iturrino, La Fresnaye, Marcoussis, Baroja, Roualt edo Zuloagaren lanak ikusi ahal izango dira, besteak beste. XIX. mendeko tradizioa hautsi eta XX. mendeko abangoardia artistikoak planteatzen zituen formula berrietan sartu ziren artistak dira

 "MURILLO GAZTEA".
2009ko lehenengo hiruilabetean

Alfonso E. Pérez Sánchez eta Benito Navarrete komisario direla, erakusketak Murilloren (Sevilla, 1617-82) gaztaroko berrogeita hamar obra inguru bilduko ditu. Garai hura funtsezkoa izan zen margolariaren karreran, eta Bilboko eta Sevillako Arte Eder Museoek Murilloren etapa horretako artelan esanguratsuak dituzte: San Pedro malkotan (c.1650-55) eta San Lesmes (c. 1655) Bilbon, eta San Frantzisko (c.1645-50) eta San Jeronimo (c. 1665-75) Sevillan. 1640 inguruan, Murillok bere lehenengo arrakasta artistikoa izan zuen, eta goranzko karrerari ekin zion. Hasierako garai hartan, tenebrismoan eta naturalismoan oinarritutako obrak egin zituen, aurreko belaunaldiko maisuen (Zurbarán eta Ribera, besteak beste) eragina erakutsiz, batez ere argien kontrasteetan eta materiaren behaketarako joeran.

 

Aurreko erakusketak:


"GONBIDATUA".
2008ko urtarrilaren 11tik, 2008ko martxoaren 30ra

Mihiseak ikuspegi veneziar bat irudikatzen du; bertan, Duxeen Jauregiaren barruko patioa agertzen da, eta, atzeko aldean, San Markoseko Basilikaren kupulak. Konposizio guztia argi distiratsu batek argitzen du, eta horrek jauregiko arkitekturaren zehaztasunak eta eszenatoki monumental hau gizatiartzen duten pertsonaien jokabideak nabarmentzen ditu. Ezohiko neurriekin eta formatuarekin, lan hau artistaren heldutasun aldikoa da, eta, seguruenik, Veneziako egoitzan hasi zuen eta, gero, Parisko estudioan amaitu. Behaketarako zituen dohain zorrotzak, marrazketarako zuen talentua eta Mariano Fortuny lagunarengandik ikasitako luminismo distiratsua direla-eta, Ricoren ikuspegi veneziarrek arrakasta handia izan zuten bere garaian.


"XX. MENDEKO ARTEA BILDUMA".
2008ko urtarrilaren 21tik, 2008ko martxoaren 8ra

Gure inguruko bildumagile baten (anonimatuan egon nahi du) jabetzako obra multzo aparta aurkeztuko da. Hasiera batean, obra horiek bost urterako laga ditu Museoan, nahiz eta, gero, epe hori luzatu egin daitekeen. XX. mendeko artean nabarmendu ziren 46 egileren 63 obra dira –48 margo eta 15 eskultura–, baina XIX. eta XXI. mendeetako autoreen zenbait obra ere badaude. Multzo horretan dauden artista nagusien zerrendak argi uzten du oso bilduma garrantzitsua dela: Sorolla, Nonell, Kandinsky, Torres García, Julio González, Picabia, Klee, Picasso, Blanchard, Gleizes, Léger, Braque, Metzinger, Gris, Solana, Chagall, De Chirico, Ernst, Miró, Dalí, Domínguez, Palazuelo, Tàpies, Chillida, Millares, Saura, Gordillo, Serra, Cragg, Navarro, Kapoor eta Barcelóren lanak daude, besteak beste.


"ARTEAREN PAPERA (VI). BILBOKO ARTE EDER MUSEOAREN BILDUMA. XIX. MENDEA".
2007ko azaroaren 19tik, 2008ko otsailaren 18ra

Artearen Papera programak egonkortasuna ematen dio Museoaren erakusketa-ildoetako bati, zeinen bitartez garrantiza eman nahi baitzaie papelean egindako lanei. Mota horretako obrak ezin dira modu iraunkorrean erakutsi, euskarri hori oso sentikorra baita argiarekiko eta hezetasun zein tenperaturen giro aldaketekiko. Goyatik Benlliurera erakusketak 80 obra inguru biltzen ditu -marrazkiak, grabatuak eta akuarelak daude tartean-, denak ere papelean egindako lanei buruzko Museoaren fondoetatik ateratakoak. Kronologikoki, obrak XIX. mendean daude kokatuta, baina, oraingoan, alderdi akademizistatik hurbilen dauden artistak aurkezten dira. Horien artean, Francisco de Goya, Rosa Bonheur, Juan de Barroeta, Mariano Fortuny, Eduardo Zamacois, Anselmo Guinea eta Mariano Benlliure nabarmendu behar dira.


"ESKURATUTAKOAK 02/07".
2007ko abenduaren 10etik, 2008ko otsailaren 10ra

BBVArekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan (obra berriak eskuratuz, Museoaren bildumari balio handiagoa emateko sinatu zen hitzarmena), erakusketa honek 2002 eta 2007. urteen artean erositako obra guztiak batera aurkezten ditu. 90 obra inguru dira, eta, horien artean, bilduman lehen aldiz dauden artisten lanak daude –Jenaro Pérez Villaamil, R.B. Kitaj, Peter Blake, John Davies, Miquel Barceló, Markus Lüpertz, Jacques Lipchitz, Juan Luis Moraza edo Darío Urzay–, bai eta lehendik ere bilduman lanen bat zuten artistenak ere –Eduardo Zamacois, Vicente López, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Vicente Ameztoy, Juan José Aquerreta, Amable Arias, Txomin Badiola, Luis Fernández, Pablo Palazuelo edo Alfonso Gortázar–.


"POUSSIN ETA NATURA".
2007ko urriaren 8tik, 2008ko urtarrilaren 13ra

Paisaiak garrantzi handia izan zuen Nicolás Poussinen (1594-1665) produkzioan, hasi 1624 eta 1630 bitartean egin zituen lehenengo obra erromatarretatik eta azken urteetara arte. Erakusketan laurogei pieza inguru bilduko dira, eta, horien bitartez, publikoak Poussinen bilakaera estilistikoa eta bere pentsamendu estetikoaren eraldaketa ulertu ahal izango du. Izan ere, batzuetan, natura basati bati egiten dio aurre eta, besteetan, etxeko naturari; edozelan ere, bere sasoian margolari gutxik irudikatu zuten natura berak bezain ondo. Proiektuaren zuzendaritza zientifikoa Louvre Museoko presidente eta ohorezko zuzendaria den Pierre Rosenbergek darama. Rosenberg margolari frantziar honen aditurik handienetakoa da, eta haren pintura eta marrazkien aukeraketa bat prestatu du. Lan horiek lehen aldiz erakutsiko dira gure herrialdean eta Estatu Batuetan, Poussinek paisaiaren pinturari egindako ekarpenekin gozatzeko.


"PICASSO ETA DUBUFFET ARTEAN. JEAN-PLANQUE BILDUMA".
2007ko irailatik, azaroara

Erakusketak Jean Planque (1910-1998) bildumagile suitzarraren 130 obra aipagarri biltzen ditu. Planque connoisseur sutsua izan zen, eta Basileako Beyeler Galeria ospetsuko aholkulari gisa egin zuen lan. Erakusketan egongo diren artisten artean, joandako mendeko garrantzitsuenetako batzuk daude. Besteak beste, Pierre Bonnard, Georges Braque, Paul Cézanne, Edgar Degas, Robert y Sonia Delaunay, Jean Dubuffet, Paul Gauguin, Juan Gris, Paul Klee, Fernand Léger, Manolo Millares, Claude Monet, Pablo Palazuelo, Pablo Picasso, Odilon Redon, Pierre-Auguste Renoir, Georges Rouault, Antoni Tàpies eta Vincent Van Gogh.


"GEOMETRIA SINKORNATUZ. CARLOS FERRATER ETA BASZKIDEAK (OAB)".
2007ko ekainaren 18tik, irailaren 2a

Bilboko Arte Eder Museoan Carlos Ferrater eta bazkideak (OAB) estudioak egindako lanei buruz ikusgai dagoen erakusketa 2006ko irailean Chicagoko Illinois Institute of Technology (IIT) institutuko Arkitektura Eskolako S.R. Crown Hallean egin zen erakusketaren bertsio handitua da. Erakusketa hark honen izenburu bera zuen.
Geometria sinkronizatuz. Carlos Ferrater & Asociados (OAB) erakusketak arkitektoen estudio honen ikerketa eta esperimentazio lana erakusten digu, 1996tik gaur egunera arte. Erakusketan 34 azalpen-panel daude, eta, bertan, obra eta proiektuen prozesu guztiak daude zehaztuta. Gainera, proiektu edo lanen faseak erakusten dituzten hamabi maketa daude ikusgai. Maketa horiek geometria estereometrikoen eta eraikuntzaren arteko lotura erakusten dute, proiektuen prozesuen alderdirik ezkutuenak agerian jartzeaz gain.
Azken urteotan, aldizka baina etengabe, Carlos Ferraterren estudioak adierazpen formaleko bide berriak garatu ditu. Proiektu horiek elkarren artean kateatutako esperientzia autonomoen familia osatzen dute, proiektura hurbiltzeko moduaren logika berari jarraituz: geometria da paisaiara eta hiriaren formara hurbiltzeko modua.


"KISS KISS BANG BANG. ARTE ETA FEMINISMOAREN 45 URTE".
2007ko ekainaren 11tik, irailaren 9a

Kiss Kiss Bang Bang. Artear eta Feminismoaren 45 urte erakusketan, zenbait herrialdetako 42 artista eta talde feministaren 69 lan egongo dira ikusgai. Izan ere, guzti-guztiak “arte feministan” hasi ziren eta/edo joera hori lantzen jarraitu dute.
Aldi berean, erakusketaren izenburua, Kiss Kiss Bang Bang, kultura patriarkaletan emakumeen inguruan sortutako estereotipoen eta etengabe aurre egin dieten emakumeen errealitatearen artean gertatzen diren kontraesanen eta desoreken adierazgarri da. Azken batean, emetasunaren eta emakumeen, hau da, kulturako objektu sexual bihurtutako emakumeen ohiko ideia (Kiss Kiss) beste errealitatearekin (Bang Bang) erkatzea da helburua, lehen mailako hiritarrak izan nahi duten subjektu aktiboak, sustatzaileak eta borrokalari nekaezinak diren emakumeen errealitatearekin, alegia.


"ESPAINIAR ERRETRATUA PRADO MUSEOAN. GRECOTIK GOYARA"
2007ko martxoaren 5tik, maiatzaren 20ra

Bertan daude El Greco, Morales, Sánchez Coello, Pantoja de la Cruz, Carreño de Miranda, Velázquez, Murillo, Claudio Coello, Paret, Luca Giordano, Mengs edo Goya, beste askoren artean. Erakusketarako aukeratutako hirurogeita bi pinturek (XVI eta XVIII. mendeen arteko hogeita hamasei artistarenak) hiru mendetan zehar generoak izan duen garapena eta tipologia desberdinak erakusten dituzte. Gainera, erakusketa hau osatzeko, BBKren Kultur Aretoan (Elkano 20, Bilbao) beste bat egingo da: Espainiar erretratua Prado Museoan. Goyatik Sorollara. Erakusketa hori generoak XIX. mendean zehar izandako bilakaerari buruzkoa izango da.

"GUTIÉRREZ SOLANA MAPFRE BILDUMETAN"
2007ko otsailaren 12tik, maiatzaren 27ra.

Espainia Beltzaren estetikaren jarraitzailea izanik, Solanaren (Madril, 1886–1945) obra Espainiako pintura barrokoarekin ere lotuta dago, eta, batez ere, Margo beltzak saileko Goyarekin. Hain zuzen ere, harengandik hartu zituen kolore beltz, okre eta nabarrak. Margolaria izateaz gain, idazle kostunbrista eta grabatzailea ere izan zen. Erakusketan 6 mihise, 25 akuaforte eta 4 litografia egongo dira. Margoak 1917 eta 1938. urteen artean daude datatuta, artistaren helduaroko etapakoak dira eta Solanaren gai gogokoenak erakusten dituzte: erritu erlijioso herrikoiak, heriotza edo inauteria. Aldiz, grabatuek artistaren zenbait pinturatara garamatzate. Hori gertatzen da, esate baterako, Bilboko Arte Eder Museoaren bilduman gordetako Emagalduak eta Mozorroen tailerra lanekin.

GONBIDATUA.
2007ko otsailaren 5etik  2007ko apirilaren 18era.

Natura paisaia bihurtzeak ikuspegi berezia eskatzen zuen: pertzepzio optikoak beste modu batez landu behar ziren. Carlos de Haesek (1826-1898) hasitako paisaia-pintura eta ondorengo pintura konparatzen baditugu, konturatuko gara urrats hori sekulako esnatzea izan zela. Hala ere, urte haiek paradoxaz eta nahastez beteta ere egon ziren: alde batetik, desagertu gabeko mundu batek –ukitu erromantiko argikoa– iraun egiten zuen; bestetik, horrekin batera, joera errealista berriaren objektibotasun inpertsonala. Azken horren iritziz, forma naturalak berez ziren espresiboak, eta esanahiak zuzenean transmititzen ziren pinturara, arauak erabili barik.
Baina, bitxia bada ere, orain aurkezten ari garen mihise hau –Ekialdeko paisaia, 1883–, margolariak egindako azkenetakoa ere badena (1883), aipatutako kontraesanaren erakusgarri argia izan daiteke: paisaia modu naturalistan dago hartuta eta, hasierako kolore goibelen ordez, argitasun eta aberastasun kromatiko handia erabiltzen du; hala ere, gaian eta ikuspuntuan, nolabaiteko nostalgia erromantikoaren kutsua nabaritzen da oraindik ere.

"IRTEN! ITZAL NAREOK! VERDIREN IKUSKIZUNEN ASPEKTU VISUALA".
2007ko urtarrilaren 16tik 2007ko otsailaren 18ra.

Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBEk) eta Parmako Verdiren Ikerketa Institutu Nazionalak, Bilboko Arte Eder Museoko lankidetzarekin, Irten! Itzal nareok! Verdiren ikuskizunen aspektu bisuala, erakusketa antolatu dute.
Tutto Verdi zikloaren baitan antolatu dute Verdiren obren eszenografien inguruko artelanez osaturiko erakusketa. 35 opera aurkeztko dira, Rigolettorekin hasi zen 2006ko urrian eta urtarrilean Oberto, Conte di San Bonifacio opera estreinatuko da. Verdiren obra guztiak errepresentatuko dira hemendik 15 urte barrura arte.
126 margolanek osatzen dute erakusketa. Horietako gehienak, 107, Parmatik, Verdiren Ikerketa Institutu Naxionaleko irudien artxibategitik, ekarri dituzte antolatzaileek. Bilduma hau Museo batean erakusten den lehen aldia da.
Erakusketa lau zatitan banaturik dago. Verdiren konposizioekin eta hark eszenografoekin izandako elkarlanarekin lotutako irudien bildumak osatzen du lehenengo zatia. Beste zenbait obraren testigantza historikoa biltzen dute erakusketaren bigarren zatian jarritako irudiek. Il Trovatore obraren estrainaldiaz ezagutzen den zirriborro bakarraren aurkikuntza nabarmentzeko ahalegina erakusten du hirugarren zatiak.
Lan horretako istorioaren zati bat Bizkaian gertatzen da. OLBEk aurtengo denboraldirako Verdiren obra bi taularatu ditu, Rigoletto (2006ko iralean) eta Oberto, Conte di San Bonifacio, opera biren inguruko margolanek osatzen dute laugarren zatia.


"ZAMACOIS - FORTUNY - MEISSONIER".
2006ko urriaren 16etik  2007ko urtarrilaren 28ra.

Eduardo Zamacois (Bilbao, 1841- Madril, 1871) Bilbon hasi zen ikasten, José Balaca margolariarekin batera. 1859an Madrilera joan zen, San Fernandoko Arte Ederren Eskola Nagusian ikastera. 1860an Parisera bidaiatu zuen, eta, han, Ernest Meissonierrekin ikasi zuen, garai hartako generoko pintorerik ospetsuenarekin. Gainera, bere sasoiko artista eta intelektualik handienekin egon zen harremanetan. Horien artean zeuden Cabanel, Gérôme, Bonnat edo Alejandro Dumas semea.
1866an, Mariano Fortuny ezagutu zuen. Haren pintura oso kontuan hartzen zen ordurako. Zamacoisek hiriko giro artistikoetan sartzeko laguntza eman zion, eta pintore bien artean hurbileko harreman profesional eta pertsonala sortu zen.
Adolphe Goupil arte-merkatariaren bitartez, Zamacois Parisko arte merkatuan sartu eta bezero aberatsen laguntza jaso zuen. Bezero horien artean zeuden, besteak beste, Matilde Bonaparte printzesa, Metternich printzeak edo Charles Dickens idazlea. Bere karrera arrakastatsua Parisen amaitu zen, 1870ean, Areto Ofizialeko Urrezko Domina lortu zuenean, Printze baten hezkuntza koadroarekin. Urtebete geroago, gerra franko-prusiarra zela eta, Frantzia utzi eta Madrilera joan behar izan zuen. Hantxe hil zen, hogeita bederatzi urterekin, 1871n.
Museoak antolatutako erakusketa margolariari eskainitako lehenengoa da, eta bilduma partikularretatik eta Europako zein Estatu Batuetako museoetatik (Philadelphia Museum of Art, Massachusettseko Clark Art Institute, Prado Museoa edo Carmen Thyssen-Bornemisza Bilduma) ekarritako berrogeita hamar bat obra bilduko dira bertan. Formatu txikiko akuarela eta olio ederrak dira, batez ere generoko eszenak irudikatzen dituztenak, gai literario, historiko eta kostunbristekin.
Zamacoisen lanak, Ernest Meissonier (Lyon, 1815- Paris, 1891) maisuaren pinturak eta Mariano Fortuny (Reus, 1838- Erroma, 1874) lagunaren margoak parean jarrita, Zamacoisen ibilbidea testuinguruan sartu eta balio artistikoa hobeto ulertu ahal izango dugu.

ARTEAREN PAPERA (IV). CARLOS DE HAES. MARRAZKI ETA GRABATUAK. BILBOKO ARTE EDER MUSEOA BILDUMA.
2006ko azaroaren 13tik 2007ko urtarrilaren 28ra

Carlos de Haes (Brusela, 1826–Madril, 1898) XIX. mendeko bigarren erdialdeko paisaia-egilerik garrantzitsuenetakoa da. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Eskolatik, eragina izan zuen Aureliano de Beruete, Jaime Morera eta Dario de Regoyosengan, besteak beste, eta, era berean, pintura espainiarrean paisaiaren generoak bizi izan zuen berrikuntzan ere izan zuen eragina.
Artearen Papera programari esker, oraingo honetan Haesen ehun marrazki eta grabatu baino gehiago aurkezten ditugu, guztiak Museoaren bildumakoak. Batzuk oroimenaren edo naturalaren oroitzapenak dira, beste batzuk prestaketa zirriborroak, eskuz egindako ariketak, bidaia-oharrak edo grabatuetarako marrazkiak; hala ere, lanok pintorearen lanaren ikuspegi pertsonalena erakusten dute, paisaia eta tipo herrikoietan.


"GONBIDATUA".
2006ko urriaren 9tik 2007ko urtarrilaren 28ra

Obra honetan denda baten barrualdea ikusten da; batzuetan, “ehunen biltegi” gisa interpretatu da, eta, beste batzuetan, zaharkinen denda gisa. Erakusmahaiaren aurrean, mantelina zuriz jantzitako neska gazte batek esku artean duen parpailadun abanikoari begiratzen dio, modu distraituan. Ondoan, neskameak ume bat dauka besoetan, eta, beste aldean, aulki txiki batean jarritako gizon bat ugazabari ordaintzen ari zaiola dirudi. Erakusmahaiaren atzeko beste pertsonaia batzuk zokomiran ari dira, eta pertsonaietako bat oihal pieza bat armairuaren gainean jartzen ari da.
Inongo zalantzarik gabe, Pareten (Madril, 1746-99) maisulanetako bat da. Bizi-bizia da, egunerokotasuna aztertzeko espiritua dauka eta bere estilo xarma fina erakusten du.

URRESTI BILDUMA.
2006ko irailaren 22tik azaroaren 5era.

Urresti Bildumak ehun eta hamabi obra ditu, eta, bertan, gure inguru sozial eta kulturaleko bildumagile batek oso ohikoa duen autoreen sekuentzia dago bilduta: batez ere, Euskal Herriko, Kataluniako eta Madrilgo egileak daude, mende aldaketatik hasi eta XX. mendeko 60ko hamarkadara artekoak.
Museoak helburu birekin antolatu du erakusketa hau: batetik, ondare pribatu interesgarri hau ezagutzera ematea eta, bestetik, eskerrak ematea, Bildumakoak ziren hiru lan interesgarri eman baitzitzaizkion Museoaren bildumari 2004an: Aureliano de Berueteren Isole erreka (Quimperlé), Joaquim Mirren Paisaia eta Celso Lagarren Erreka.
Beraz, bildumagintza pribatuaren lankidetza aparta erakusten duen gertakaria da hau; izan ere, Bilboko Arte Eder Museoaren ondare artistikoa osatu eta aberastu egiten du.

ARTEAREN PAPERA (III). ILUNTASUN IKUSGARRIA. JOHN MARTIN (1789-1854). CAMPBELL BILDUMAREN ESTANPAK ETA IRUDIAK
17 uztaila - 1urria, 2006

Oraingoan, John Martin (Haydon Bridge, Northumberland, 1789–Douglas, Man Uhartea, 1854) margolari eta grabatzaile ingelesari buruz gure herrialdean ikusi ahal izango den lehenengo erakusketa monografikoa aurkezten dugu. John Martin erromantizismoko artistarik nabarmenena eta sublimetasunaren estetikaren erakusgarririk handienetakoa izan zen. Ikuslearengan emozioa piztu nahi izaten du, naturaz gaindikoa islatuz eta naturaren indar neurrigabea erakutsiz. Kontzeptu hori bere pinturan eta, bereziki, konplexutasun handiko eta teknika bikaineko bere grabatuetan islatzea lortu zuen, “modu beltza” edo mezotinta delakoa menperatuz: grabatuaren teknika horretan, erabateko beltzetik abiatuta, forma eta objektuen kolore zuriak argi zehatzekin nabarmentzen dira


BERIGARA UDARI
30 ekaina - 24 iraila, 2006

Begirada ugari erakusketa Museoko fondo propioekin dago eginda eta XX. mendearen bigarren erdiko nazioarteko obrak jaso dira bertan. Izenburuak II. Mundu Gerra amaitu ostean sortutako mugimendu artistiko ugariei egiten die erreferentzia. Erakusketa honi esker, normalean ikusgai ez dagoen material artistiko ugari atera da argitara, eta obra horiek agerian uzten dute zenbatekoa den Museoko fondoen aberastasuna. Horrekin, bisitariari ibilbide erakargarri bat eskaintzen zaio mendearekin batera amaitu zen aro artistiko oparo eta zabaletik. Aro hartan, elkarrekin bizi izan ziren abstrakzioa eta errealismoa, geometria eta materiaren arte informalista, orbana eta keinuen kaligrafia, erakusketak bilduma izaera eta izaera didaktikoa hartzen du.


"KASIMIR MALÉVICH".
2006ko uztailaren 10etik irailaren 10ra.

Erakusketan, Kasimir Malévichen (Kiev, 1878- Leningrad, 1935) ehun obra baino gehiago bilduko dira, artista horren lanaren ikuspegi zabala eskaintzeko asmoz, bere pintura, margo, liburu... ugari erakutsiz. 1911-1912 bitartean nekazaritzaren munduaren inguruan egin zituen irudi idealizatuak, zirriborro inpresionistak eta konposizio sinbolistak sartu dira erakusketan, indar berezia eginez konposizio kubo-futuristetan.
Erakusketan, erabateko abstrakziora heltzeko aldez aurreko urratsa izan zen Eguzkiaren gaineko garaipena opera futurista prestatzeko marrazkiak ere ikusi ahal izango dira, bai eta ez-figurazioa islatzen duten lan suprematista batzuk ere, tartean direla Koadro beltza enblematikoa (San Petersburgeko Estatu Museotik ekarritakoa) eta obra post-suprematista ugari. Erakusketa amaitzeko, Malévichek hogeita hamarreko hamarkadan nekazaritzaren gaira eta figuraziora egindako itzulera enigmatikoaz gozatu ahal izango da.
Bestetik, Parisko Georges Pompidou Arte Modernoko Museo Nazionaletik, San Petersburgeko Estatu Museotik eta bilduma partikularretatik ekarritako proiektu arkitektonikoak ere erakutsiko dira.
Erakusketak, gainera, aukera paregabea emango du nazioarteko museo eta bilduma ugaritako obrak ikusi ahal izateko; besteak beste, San Petersburgeko Estatu Museoa, Moskuko Tretyakov Galeria, Parisko Georges Pompidou Arte Modernoko Museo Nazionala, San Petersburgeko Antzerki eta Literatura Museoa, Astrakhango Kustodiev Pinakoteka, Nizhny-Novgorodeko Arte Museoa, Yekaterinburgeko Arte Eder Museoa, Ivanovoko Eskualdeko Arte Museoa eta Tesalonicako Arte Garaikidearen Estatu Museoa dira museo horietako batzuk.
Malévichek suprematismoaren aurretik landu zituen estilo eta etapak erakusteko asmoz, Errusiako probintzia-museo eta bilduma partikular ugaritako obrak bildu dira. Modu horretan, orain arte ezezagunak ziren interes handiko obra eta dokumentu originalak aurkitu dira.

"GONBIDATUA".
2006ko ekainaren 12tik irailaren 17ra

Santander Taldearen arte bilduman pintura, eskultura eta apaindura-arteak daude, eta, kronologikoki, XVI. mendetik gaur egunera arte doa. Santander Taldeko fondoen artean, garrantzi berezia dauka tapizen serieak. Izan ere, XVI, XVII eta XVIII. mendeetako Bruselako manufakturako pieza bereziak, XVII eta XVIII. mendeetako Gobelinosen piezak eta 1700. urteko Beauvaisen tapiz bat daude bertan. Oraingoan, 1575. urtearen inguruan artilez eta zetaz ehundutako tapiz bat aukeratu da. Garai hura Flandesko tapiz produkzioaren gailurra izan zen. Bertan, Alexandroren historia ospetsuaren atal bat dago ikusgai, eta, horrela, tapizgintza gotikoaren gai gogokoenetako baten ikuspegi errenazentista ematen da.

"HERRERATIK VELÁZQUEZERA. LEHENENGO NATURLISMOA SEVILLAN ERAKUSKETA".
2006ko martxoaren 20etik ekainaren 18ra.

Hirurogeita hamar obra baino gehiagoren bitartez (horietako batzuk, lehenengoz erakusten dira gure herrialdean), XVII. mendeko Sevillako pinturak naturalismo barrokoari egin dion ekarpena errepasatzen du erakusketak. Naturalismo barrokoa Caravaggioren eta haren jarraitzaileen tenebrismoarekin sortu zen, eta Velázquez gaztearen obran izan zuen gailurra. Pasarte artistiko hau XVII. mendearen lehen laurdeneko Sevillan dago kokatuta. Garai hartan, Sevilla hiri kosmopolita eta indartsua zen, bildumagile, margolari, mezenas eta bidaiarien topalekua. Modu horretan, pintura flandestarraren ekarpenak eta Italiako eraginak nahastu ziren, indar bereziko etapa artistikoa sortuz.
Erakusketan, garai hartako pieza garrantzitsuak daude bilduta. Lan horiek aukeratzen, Prado Museoko ohorezko zuzendaria den Alfonso E. Pérez Sánchez eta Benito Navarrete irakaslea aritu dira. Piezen artean, Caravaggio, Artemisia Gentileschi, Herrera Zaharra, Tristán, Ribera, Zurbarán, Velázquez eta Alonso Canoren obra aipagarriak daude.
Interes handiko erakusketa hau egin ahal izateko, funtsezkoa izan da euren bildumetako obra garrantzitsuak laga dizkiguten erakunde eta bildumagileen laguntza, eta honakoen lankidetza: Prado Museoa, Kataluniako Arte Museo Nazionala, Londresko National Gallery, San Petersburgeko Ermitage Museoa, Budapesteko Museoa, Berlingo Museoa eta Chicagoko Art Institute.


"GONBIDATUA".
2006ko martxoaren 7tik apirilaren 30ra

Porticiko hondartza Mariano Fortunyren (Reus, Tarragona, 1838-Erroma, 1874) lanik bikainenetakoa da. Plein air motako eszena bat da. Bertan, figurak eta paisaiak elkarbizitzan agertzen dira, hegoaldeko argi indartsuaren azpian. Zerumugaren lerroa oso behean jartzean, Fortunyk argi eta aire efektu bilatuak sendotzen ditu, eta, horrela, protagonismo handiagoa ematen dio zeruari: urdin-urdina da, eta hodei distiratsuek baino ez dute urdintasun hori apurtzen. Fortunyk paisaiaren generoan egin zuen lagin urrietako bat izateaz gain, lanak itsasoa sartzen du berritasun ikonografiko gisa. Lan honen garrantziak eta jendaurrean gutxitan erakutsi izanak interes handiagoa ematen diote Gonbidatua programaren deialdi berriari.

"GONBIDATUA".
2006ko urtarrilaren 26etik martxoaren 31ra.

Gonbidatua Programaren helburua da beste museo eta bilduma batzuetako obra bereziak jendearengana hurbiltzea. Valladolideko Eskultura Museo Nazionaletik, egur polikromatuan egindako erliebe bi aurkezten dira, biak ere Alonso Berrugueteren (Paredes de Nava, Palentzia, 1489 inguru-Toledo, 1561) San Benito el Realeko erretaula lanekoak. Artista Italiatik etorri ondoren egindakoa da, eta Erdi Aroko elementuak, besteak beste, dramatismo adierazkorra edo urre-koloreko atzealdeen erabilera sinbolikoa, eta lengoaia klasikotik datorren espiritu berria uztartzen ditu. Espiritu berri hori paisaiaren erraztasunean eta pertsonaien karakterizazio naturalaren eta narrazioaren verismoaren bilaketan antzematen da.


"HITSALDIAK. EL BOSCO ETA UNIBERTSO FANTASTIKOAREN TRADIZIO PIKTORIKOA PRADO MUSEOAN".
2006ko urtarrilaren 11etik martxoaren 3ra.

Zortzi hitzaldiren bitartez, zikloan artistaren lana aztertuko da, bai eta margolariak imajinatutako unibertso fantastikoak eragiten dituen esanahien konplexutasuna ere. Hizlariak: Francisco Calvo Serraller (Universidad Complutense de Madrid), Valeriano Bozal (Universidad Complutense de Madrid), Gonzalo Borrás Gualis (Universidad de Zaragoza), Walter S. Gibson (Case Western Reserve University, Ohio), Joaquín Yarza (Universidad Autónoma de Barcelona), Manuela Mena Marqués (Museo Nacional del Prado), Agustín Sánchez Vidal (Universidad de Zaragoza), Pilar Silva (Museo Nacional del Prado).

"GONBIDATUA".
2005ko irailaren 19etik, 2006ko urtarrilaren 8ra.

David Hockney (Bradford, West Yorks, 1937) nazioartean ospe handiena duen gaur eguneko artista britainiarretako bat da. Hockneyk Londresen margotu zuen 1967an Kuxin ordenatuak lana. Lanaren jatorria Hockneyk Kalifornian egindako marrazki txiki bat da, izan ere, marrazki txiki hori apunte gisa erabili zuen mihisea egiteko orduan. Aldi horretako beste lan batzuetan bezala, pintura akrilikoa erabiliz etxe baten barrualde dotorea marrazten du. Pintura xumea eta sofistikatua da aldi berean, eta balore formalen nagusitasuna erakusten du, argi garbiak, dotorezia kromatikoak eta gelako bolumen sinpleen orekak sortzen duten lilurak Hockney harritu balute legez.

"BRITSH POP". 
2005ko urriaren 17etik, otsailaren 12ra.

Bilboko Arte Eder Museoak produzituta, Ingalaterrako Pop arteari egin zaion berrikusketarik handiena izango da. Izan ere, erakusketaren bitartez, Ingalaterrako Pop artearen ordezkaririk nabarmenenek hirurogeiko hamarkadan erabilitako gaiak, irudiak eta prozesu teknikoak aztertuko dira. Horretarako, hogeiren bat artistaren 75 pintura eta eskultura jarriko dira ikusgai, bai eta lan grafikoari eskainitako 30 obratik gorako sail bat ere (grabatuak, collageak eta marrazkiak). Marco Livingstone izan da proiektuaren buru. Livingstonek Pop arteari buruzko argitalpen ugari ditu, eta, beraz, aditua da gai horretan.

"Artearen papera (II). Picasso: Ausikien kutxa".
2005ko irailaren 12etik, azaroaren 6ra.

Caisse B remords edo Ausikien kutxa Picasso grabatzailearen serie esanguratsuenetakoa da. Serie honetan berrogeita bost grabatu daude bilduta, eta, horien artean, akuaforteak, punta sikuak eta berniz bigunak daude, eta Picassoren maisutasun teknikoa, esperimentatzeko erabili zituen estiloak -kubista, surrealista, neoklasikoa eta abar- bere ibilbidean zehar interesatu zitzaizkion gaietako asko birpasatzen du. Emakumeen erretratuek, bainularien errepresentazioek, minotauroek eta bakanalek denboraren joana dute hari nagusi, Picassok 1919 eta 1955. artean egin eta gorde baitzituen estanpa horiek. Hori dela eta, sorkuntza artistikora bideratutako garai luze hura hain modu berezi eta esanguratsuan biltzen duen serie hau Picassoren nolabaiteko autobiografiatzat hartu dute aditu batzuek.

"PARIS ETA SURREALISTAK". 
2005ko ekainaren 20etik, irailaren 18ra.

Erakusketaren helburua gerra arteko Pariseko giro artistiko eta intelektualaren berri ematea da, garai hartan izan zuen-eta Surrealismoak unerik gorena. Surrealismoa, izan ere, XX. mendeko oinarrizko mugimendu sortzaileetako bat izan zen. Victoria CombalWa arte kritikariak aukeratutako 270 artelan ingururen bitartez, lan horien izaera urratzailea, sortzaileen eta diziplinen arteko harremanak, artistek politikarekin izan zuten harreman konplexua eta ondoren izan zuten eragina ezagutu ahal izango dituzte ikusleek. Erakusketako artisten artean, AndrP Breton, Yves Tanguy, Francis Picabia, Man Ray, Giorgio de Chirico, Jean Arp, Oscar Domínguez, Alberto Giacometti, René Magritte, Dorothea Tanning, Remedios Varo, Meret Oppenheim, Salvador Dalí, Marcel Duchamp, Max Ernst, Dora Maar eta Joan Miró aurkituko ditugu.

"GONBIDATUA". 
Dardara-burdinak II (1956) da Eduardo Chillida (Donostia, 1924-2002) eskultorearen heldutasuneko lehen urteetan eta haren ibilbide guztian burdina-forjatuan eginiko lan aipagarrienetako bat; bere lana ezagutzera eman zuen eskultura-sortan sartzeaz gain bere hasierako nazioarteko arrakastaren oinarri ere izan zen. Eskultura hori 2003an eskuratu zuen Museoak eta Gonbidatutako Obra Programa dela-eta ipini da ikusgai, bilduma partikularretako Dardara-burdinak I (1955) eta Dardara-burdinak III (1957) eskulturekin batera. Hiru pieza horiek bilduta sekuentzia aparta bat eratu da; burdinaren ebaketa eta bihurdura funtsezko elementu bihurtzen dira Chillidaren kezka espazialen garapenerako.
2005ko apirilaren 25etik ekainaren 26ra.

"DANIEL VÁZQUEZ DÍAZ 1882-1969".
Komisarioak Jaime Brihuega eta Isabel García artearen historialariak izango dira. Erakusketa antologikoa izango da, eta helburu nagusia Daniel Vázquez Díaz (1882-1969) margolariaren produkzioa berrikustea da. XX. mendeko lehen erdialdean, Vázquez Díaz Espainiako kultura artistikoaren oinarrizko figuretako bat izan zen, eta hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetako abangoardiak eta mugimendu berritzaileak osatu zituzten pintore askoren erreferentzia nagusia. Ehun bat olio-pinturek osatuko dute erakusketa, bai eta marrazki sorta garrantzitsu batek eta material dokumentalak ere (argazkiak, esku-izkribuak, eta abar). Katalogoa: Denda/Argitalpenak.
2005ko otsailaren 21etik maiatzaren 29ra.

"GONBIDATUA".  Van Dyck (Amberes, 1598 – Londres, 1641)
2005ko otsailaren 14etik apirilaren 3ra.

"DOHAINTZA BALERDI". 
2005ko abenduaren 2etik, apirilaren 24ra.

"John Davies. Eskulturak eta marrazkiak, 1968az geroztik".
2004ko urriaren 18etik, 2005ko urtarrilaren 23ra.

"GUSTAVE DORÉ. MUSEÉ D'ART MODERNE ET CONTEMPORAIN STRASBOURG-EKO BILDUMAKO OBRAK". Irudipen. Grabatuak.
2004ko urriaren 4etik, abenduaren 12ra.

GABRIEL RAMOS URANGA.
2004ko abuztuaren 9etik, azaroaren 28ra.

"Ingres-etik Cézanne-era. XIX. mendea Petit Palais-aren bilduman".
2004ko ekainaren 28etik, irailaren 19ra.

"Kitaj. Spain in me".
2004ko maiatzaren 31etik, abuztuaren 2ra.

"Juan de Echevarría".
2004ko apirilaren 19etik, ekainaren 27ra.

"Inoiz existitu ez zen hiria. Fantasiazko Arkitekturak Mendebaldeko Artean".
2004ko otsailaren 23etik, maiatzaren 30ra.
The exhibition takes as its starting point the genre of the architectural capriccio (caprice) the architectural whin genre and its development between the 16th and 18th centuries and offers a tour of the theme of fantastic or unreal architecture through a selection of artists and works from different periods beginning with Pompeii frescos and concluding with contemporary installations.
The architectural capriccio came to being in the 16th century as a minor artistic genre directed towards the representation of "impossible" architecture, i.e., buildings and spaces which may have really existed but which were shown in a way that afforded them a fantastic character, and it enjoyed its period of splendour in the 17th and 18th centuries. Before the genre appeared on the scene, urban and architectural images had merely served as a background or framework for sacred scenes. When it appeared, there were artists who faithfully portrayed real buildings and towns and there were others who, on the other hand, were responsible for manifestly fantastic architecture or who gave real buildings and towns a fantastic appearance. The exhibition shows the development and the splendour of this genre through the works of Vredeman de Vries, Van Delen, Monsú Desiderio, Matías de Torres, Francisco Gutiérrez, or Codazzi, among others, and of its culmination during the 18th century at the hands of Ricci, Marieschi, Bellotto, Guardi or Vernet.
But the architectural capriccio existed well into the 19th century and, in the exhibition, there are examples of this by Spilliaert, Deshayes, Pérez Villaamil or Victor Hugo. Even some of the first, historic, avant-garde artists such as De Chirico, Sironi, Ernst or Delvaux, were fascinated by unreal architecture. The city that never was shows that the interest for urban spaces and buildings of a fantastic nature still survives in cintemporary art, as can be seen in the works of Navarro, Ballester, Iglesias, Yass or Janssens, Which form part of this exhibition.
The exhibition is divided into seven thematic parts, which include works and artists from different periods. In each part, some of the aspects which characterise the representetions of fantastic and imaginary architecture stand out:
I Otherwordly architectures: towns and architecture of the world of the dead.
II Architectures of legend: buildings and towns of a legendary past.
III Ambiguous spaces. Inside or outside?: spaces where the boundaries between the interior and the exterior are diluted.
IV Cursed cities: towns which cause the loss of their inhabitants instead of protecting their life.
V At the frontiers of the inhabited: isolated, built-up areas in the face of ever-menacing Nature.
VI Architectures of excess: architecture of impossible structures.
VII (Im) pasable architectures: real, built-up areas but which, paradoxically, cannot be travelled through.

"GONBIDATUTAKO OBRA".
2003ko azaroaren 13etik, 2004ko otsailaren 22ra.

"Genovaren Gailurra. XVI. mendetik XVIII. mendera arteko pintura, Palazzo Biancoko bilduman".
2003ko urriaren 20etik, 2004ko urtarrilren 18ra.

"Amable Arias. Marrazki ikusezinak".
2003ko ekainaren 23etik, irailaren 21ra.

"Angel Larroque".
2003ko
irailaren 28arte.

"Bartolomé Bermejo eta bere garaia".
2003ko ekainaren 9etik, abuztuaren 31ra.

"Jacques Lipchitz". Marrazkiak eta eskulturak
2003ko martxoaren 10etik, ekainaren 1ra.

"Bilbo aldizkari ilustratuetan (1843 - 1900)"
2003ko otsailaren 14etik, maiatzaren 4ra.

"Sleepers". Abbas Kiarostami
2003ko martxoaren 2arte.

"Museoa, espazio eraldatua". Patxi Cobo
2002ko azaroaren 11etik, 2003ko otsailaren 2ra.

"Malas Formas". Txomin Badiola
2002ko irailaren 28etik, 2003ko urtarrilaren 26ra.

"Julio Romero de Torres".
2002ko urriaren 7etik, 2003ko urtarrilaren 26ra.

"Vicente López. La invención de un cuadro de historia".
2002ko uztailaren 1etik, 2002ko urriaren 20ra.

"Del amor y la muerte". Dibujos y Grabados
2002ko ekainaren 17etik, 2002ko irailaren 12ra.

"Ciudad Abierta, Fotografía Urbana 1950-2000". Argazkiak.
2002ko otsailaren 18etik, 2002ko maiatzaren 12ra.

"Gaur, Hemen, Orain".
2002ko maiatzaren 5arte.

ESTEBAN VICENTE  
EL COLOR ES LA LUZ
2001ko Abuzturarte

 


PINTURA AL DESNUDO  
2001ko Abuzturarte

ALBERT MARQUET  
2001ko Apirilararte

 


F. DE ZURBARÁN: EL ULTIMO ESTILO, 1650-1664  
2001ko Urtarrilararte                     

EL RETRATO EN EL MUSEO DE BELLAS ARTES DE BILBAO
2000ko Abuztuaren 27rarte              

ESCULTURA RODIN     
2000ko Irailararte

EL JUICIO FINAL. ANTHONY CARO
2000ko Irailararte
               


BODEGONES   
Zurbaran, Goya, Velázquez, Juan Gris, Picasso, Dalí, ...
2000ko Apirila        

CARAVAGGIO   
2000ko Urtarrila

                


AURELIO ARTETA. FUNTZESKO BEGIRADA.
1999ko Martxoa