 Peņafloridako kondeen onibarrak honako
eraikin hauek zituen jatorrizko gunean: Munibe dorre zaharra, ibaiaren ertzean, formari
eta bolumenari dagokienez gaur egun baserria ematen duena, Pilarko Andre Mariaren ermita,
zeinetik kanpai-horma soilik geratzen baita zutik, eta 1700 inguruan eraikitako etxe bat,
topografikoki garaiagoa eta, beraz, gainerakoa baino eguzkitsuagoa. XIX. mendearen
amaieran, Adolfo Urkijok etxea erosi zuen, eta XX. mendearen hasieran goitik behera
berritzeko eskatu zion J.M. Basterrari. Honek, teknikari ingeles eta frantsesen aholkuei
jarraituz, egungo eraikina diseinatu zuen jatorri herreratarreko jauregi aglomeratu eta
soilak eredutzat hartuta. Haiek bezala, jauregiak bi solairu eta bost bao-ardatz ditu,
linterna gainaldean eta eskailera linternaren barruan. Gainera, onibarrak honako osagai
hauek ditu inguruan: loretokiak, urmael japoniarra, behor-taldeentzako larreak,
zalditegia, zaldi-heztegia, kotxe-tokiak... Hori guztia dela eta, herrialdean nekez aurki
daiteke horren parekorik. 1992an, sute batek balio handiko altzari asko suntsitu zituen,
baina dagoeneko abian dira birgaitzelanak. |