 Bizkaiko baserriak oso kalitate handiko
eraikinak dira berez. Bada, Lekoia Bekoak dituen berezitasun arkitektonikoek maila guztiak
gainditzen dituzte. Eraikin hibrido bitxi hau nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien
eta aitonen semeen jauregitxoen nahastea da. Baserri tradizionaletan ohikoa den oinplanoko
antolamendua proposatzen du, baina erreferentzia kultuz jositako fatxada dauka: moldurazko
arku manierista ataripeko sarreran, idibegi barrokoak sukaldea eta ganbara aireztatzeko,
eta erlaitz klasizistak solairu nagusiko baoen gainean. Baserrira iristeko, Ondarroarako
bidea hartu eta, zubiaren parean, ezkerretara jo behar da auzo-errepide batetik. Errepide
horretatik jarraitu behar da, mendian gora beti. |