AMOROTOKO BASERRI-MULTZOA Elexalde eta Urrutia auzoak

San Martin eliza: 1519 eta 1797. Birgaikuntza: G.
Kapelastegi.
Udaletxea: 1780 ing.
Iturraran Bekoa baserria: 1784
Idarreta baserria: 1754
Bisko baserria: 1754
Etxenagusia baserria: 1774
Kultur Etxea: arkitektoa E. Elizondo, aparejadorea E.
Barrado. 1987
Sustapen berriko etxebizitzak: arkitektoa E. Elizondo,
aparejadoreak J. Nicol s eta E. Barrado. 1991-94


Mendi artean galdutako herri koskorra izan arren, Ilustrazioaren garaiko haize berritzaileak Amorotoraino ere iritsi ziren. XVIII. mendearen bigarren erdialdean, Erdi Aroko herrixka honek goitik behera berritu zituen bai herritarren etxebizitzak eta bai eraikin publikoak. Zurezko egiturako baserri zaharrak ordeztu zituzten baserri berriek kargamurru sendoak eta harlanduzko arkuekiko ataripeak zituzten. Udaletxe berriak balkoi nagusi zabala zeukan herriko plaza berrira ematen zuen aldean. Eta, azkenik, San Martinen parrokia gotiko-errenazentista zaharra kolomaz hornitutako tenplu neoklasiko bihurtu zuten. Berritze-lan horiek guztiak egitean, hiru irpizpide nagusi izan zituzten gidari: ordena, gogortasuna eta eratasuna.

Beraz, ez da kasualitate hutsa gidaliburu honetan Amorotoko eraikin-multzoa agertzea. Herriko eraikinen itxura trinkoak eta interes arkitektonikoak bere horretan iraun dute baita herria ekipamenduz eta etxebizitzaz hornitzeko egindako azken lanetan ere. Amoroton ondo asko jakin dute beti modernotasunaren eta tradizioaren arteko oreka zailarios