Lea-Artibai Eskualdea

Castellano

Isuntza Hondartza. Lekeitio

Lea-Artibai, edozein pertsonaren begietarako, erakarpen koloretsua duen eskualde da: itsasoaren urdina; marmolezko harrobien beltza eta gorria; mendietako espazioen berdea.

EtxebarriaLekeitioIzan ere, Oiz mendian jaiotako Lea eta Artibai ibaiak, eskualde hau izendatzen dute. Argi dago, Mendietako ibaiak, itsasoraino heltzen direla: rtibai ibaia Ondarruko portuan bukatzen da, eta Lea Lekeitioko Portuan. Eskualde honek, kostaldea ez ezik, barnealdea era, barne hartzen du: Markina-Xemein eta Munitibar-Gerrikaitz; Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizabururaga, Ispaster eta Mendexa, eta azkenik, ahaztu gabe, eskualde honetan zehar dauden auzoak.

Etxebarria PaisaiaEuskal Herrian, aintzina bazeuden, juntetxeetara deitzeko zazpi mendi, zazpi mendi hauetariko bat Oiz mendia da. Kondairak diotenez gure Anbotoko Mariren, etxeetariko bat da Oiz; Mari naturaren indarren Anderea da eta zazpi urtero suposatzen da Oiz mendian duen etxera bueltatzen dela denbora txarraren edo onaren arabera.

Mendien tontorrera igotzea, baita ibaien ibilbideak zaharkatzea, eta basoen isiltasunean sartzea, edo Lekeitioko Lumentxa Kobazuloa bezalako tokietan barneratzea... merezi du.

Garraitz IrlaGarraitz IrlaLea ibaiaren bailara ezagutzeko ibilbidea, ibai honen bokaletik, Isuntza eta Karraspio hondartzen aurrean dagoen irlatik has dezakegu. Lekeitiok hondartza hauetaz gain bere portua ere izendatzekoa du. Herri hau, ingurune eder eta naturala da, azpimarratzekoak dira: alde zaharreko kale estuak, arrantzale etxeak, jauregi aristokratikoak edota gotiko estiloko Santa Maria eleiza ikusgarria.

 

Ibaia. GizaburuagaIbaiaren ibilgua jarraituz, Gizaburuaga herrira heldu arte jarraituko dugu. Bertan Okamika deituriko gunean, Bengolea izeneko errota, presa, burdinola eta aintzinako bandokide dorrea dago. Hurbiltasunean, "Lamiaren Kobatik" datorren erreka bat dago, toki berean, kondairak diotenez "Lamiak" bisitzen ziren. Ondoren Aulestirantz joango gara, eta Munitibarrera heldu baino lehen, atsedenleku bat aurki dezakegu. Munitibarren, San Miguel Baseliza ikus dezakegu. Ibilbidea bukatzeko "Bizkaiko Balkoira" joango gara, eta bertatik aparteko panoramikaz goza dezakegu.

Ziortzako Kolegiata. MarkinaArtibai ibaiaren ibilbideak, historiaz beteriko tokiak zeharkatzen ditu, esaterako, lea-artibai eskualdearen kostaledetik doan Santiago bidea: Markina, Bolivar, Zenarruza eta Munitibar. Gure ibilbidea Ziortzako Kolegiatatik has dezakegu.

Ziortzako Kolegiataren ezkutua, kondairen erreferentzia da: kondairak diotenez arrano batek, Gerrikaitzen, Garaiko Santa Luzia baselizatik, garezur bat hartu eta bertan utzi zuen erortzen, honen ondorioz, bertan eraiki zuten eleiza.

San Miguel  BaselizaHemendik, Bolivarrera (Markina-Xemein) hurbilduko gara, non Simon Bolivarren arbasoak bertan bizi ziren eta gaur egun bertan dago izen bereko museoa. Momentu honetan, Markinara joango gara. Markinak ere, baditu bisitazteko arkitektura adibide batzuk: dorreak, jauregiak, Sta. Maria Xemeingo (XVI. mendea) baseliza, Arretxinagako San Miguel (XVIII. mendea) baseliz famatua, Santa Mañe (Santa Marina) baseliza.

OndarroaMarkina-Xemeindik irtendakoan, Ondarruarantz abiatuko gara, bidean Urberuaga Bainuetxearen hondarrak daude. Bainuetxe honen urak, 1802. urtean ur termalak zirela ohartu ziren, baina gaur egun ura botilarazten da. Arancibia dorretxea ikusteko, Berriatuara joko dugu; Arancibia dorretxea, familia honen ondarea da. Ondarrura heltzerakoan, Loiolako San Ignacioren amaren, Likona dorretxea ikus dezakegu.

Hasiera batean, elizateak ibarrei lotuta, komunitate administratiboak guztien nekazal lurzail ustiatuekin sortzen ziren. Barroeta, Ugarte, Arancibia edo Zubieta bezalako jauontxoek, komunitate haun jabeak ziren, hauek beraien dorreak zituzten, eta beraien jabetzako lurrak haunditzeko borroka bat hasi zuten Erdi Aro osorako.

Turpin DorreaLekeitioHiribilduen sorrera, eginkizun baketsua eta arrantza portuen bide komertzialen segurtasuna barrukaldera eramatea zen: Lekeitio (1325), Ondarrua (1327), Markina (1355), Gerrikaitz (1366). Aurrerantzean, Penintsulako Errege Katolikoekin bakealdia, Bizkaiko jaurerrian imposatu zen eta orduan, hiribilduek hazten hasi ekonomiko bat burutu zuten nekazaritza nobleziarentzat. Hiriko dorreek, jauregietarako lehen maila osatu zuten: esaterako Ibarra Markinan, Turpin Lekeitio eta Likona Ondarruan.

Lea-Artibai eskualdean zehar badago vivienda ruralen repertorio garrantzitsu zabal bat: baserria, oso zabaldua eta XVI eta XVIII mendeen arteko adibide magnifikoak, Markinatik Ispasterrera.

Aberastasun arkitektonikoaz gain, kostaldeak opatzen dizkigun posibilitateetaz era gozatu daiteke: arrantza, urpekaritza, arraunketa, surfa.

Lekeitioko PortuaItsasoko nahiz baratzetako fruituak, sidra eta txakolina, Lea-Artibai eskualdean ospatzen diren jai mordoak eta azoketan dedastatu ditzakegu. Ezaguenetarikoak eta herrikoienak: San Antolin jaia eta Antzar Eguna Lekeition dira; Antzar Eguna irailaren 2 eta 5 artean ospatzen da. Egun horretan hilda dagoen antzarra soka batetan lotzentzen da, orduan partaidea untzi batetan hurbiltzan da eta antzarra beso azpian hartzen du, orduan soka gorantz eta beherantz doa uretararte, zenbat eta jasoaldi gehiago edo antzarraren golkoa apurtu, hobe.

TraineruakArrauna. LekeitioGaur egun, ortuen eta itsasoaren kultura, jai edo ohitura luzeko kulturan bihurtu dira: traineruak, pelota, zesta punta, harri jasotze, haizkolaritza... Markina, pelotari eta zesta punta ohitura asko duen herria da, aipagarria da herri honen frontoiari deitzeko era "pelotaren unibertsitatea".

Erromerietan jendea biltzeaz gain, bazkari herrikoiak ere ospatzeko izaten dira, esaterako San Kristobal egunean, uztailaren 10ean, Oiz mendirako igoera, ospatzen da, belarrietako mina osatzeko eskatzera.

  Itzulpena: Edurne Bilbao Etxeberria

Igo

Informazio Interesgarria

 

 

Ibilbideak eta Bideskak

 

Etxebarria

 

Lumentza Lekeitio bideska. PR-BI-142.
Bideska honen barrena, Lekeitio inguratzen duten bazter naturaletaz eta ikuspegi bikainetaz goza daiteke.
Aparkalekutik, Atea kaletik joko dugu. Dendari kalera heltzerakoan Via Crucisera heltzeko bidetik jaitzi behar da. Bideak kantabriar artadia zeharkatzeaz gain, Lumentza kobatik hurbil dagoen aintzinako ur-andela igarotzen da. Lumentza koban, goi-paleolitoko, gizakien aztarnak aurkitu dira. Azkenik Lumentza mendian bukatzen da igoera, mendi honetatik Lekeitioko ikuspegi ederra dago.
Beheratzeko, bide berdina hartuko dugu.

Ibilbidea Ispasterretik.
San Miguel tenplu ondoan dagoen Elexalde auzoko enparantzan hasiko da ibilbidea. Auzo honetako udaletxea, 1817. urtean berreraiki zen, Napoleoniarrek erre ondoren.
Eara doan bidea hartuz, ezkerraldean, Larrinaga auzoko Arana barroko-klasizista dorrea ikus dezakegu. Dorre honen aurrean, XVI. mendean eraikitako baserri bitxi bat kokaturik dago.
Gorantz doan bidetik joko dugu, duela gutxiko eraikin baten aurretik pasatuz, momentu honetan bidea, xenda bihurtzen da, eta aurrerago basoko mendi-bidearekin elkartu egiten da. Artadian barneratu baino lehen, puntu zoragarri batetaz goza dezakegu.
Tontorrera heldu bezain laster, basotik jaitziko gara.
Ispaster-Lekeitio bidetik, eskuinera biratu eta gero 300 metrotara Aizpe auzorako bidetik joko dugu..
Azkenengo baserritik, 100 metrotara, Atxia haranera helduko gara. Haran honetan, Kaltzada baserria bisitatu daiteke, bere "arnaga" alboan duelarik. Arnagak, baserri guztien alboan dauden eraikin txikiak dira, "hórreo" antzekoak, eraikin hauek biltegi bezala erabiltzen dira.
Aurrerago Aizpe-Aurre bezalako beste baserri batzuk ikus ditzakegu. Atxike Aurreko auzorantz urbiltzerakoan usain gozoko bi Ereinotz aurki ditzakegu.
Bidexidor batetik jarraituz, ezkerralderako bidea utziz, Guenaga baserrirantz jarraituko dugu. Eskuineko alderantz Gernika-Lekeitio bidea hartuko dugu. Bide honetatik jarraituko dugu, gotiko estiloko San Martin baselizatik eta Santiago baselizatik igaroz, Arbiondo baserri alboan.

Aurkezpena

Informazio Interesgarria