DIKE LEHORRA ETA 1. ETA 2. LABEGARAIAK
La Naval untziola eta Altos Hornos de Vizcaya

1. eta 2. labegaraiak: Injinerutza: G.H.H. (Alemania). 1957-59
1. dike lehorra: 1891


Oraindik oso hurbil daukagun iragan bateko mugarri eskergak dira. Iragan hurbil horretan, euskal ekonomiaren hazkundeak industria astunaren bi pilare nagusiak izan zituen euskarri: siderurgia eta untzigintza. Nortasun historiko handiko ikurrak dira, zeinen gainean proiekta baitaiteke hiri-ehun berri bat. Dike lehorra aurreneko Astilleros del Nervión untziolak (1891) utzitako ondarea da. Zabaldu egin dituzte harmailak eta eskorak, baina itxiturako caisson-a lehengo bera da. 1. eta 2. labegaraiek egunean 600 tona arrabio ekoizteko ahalmena zuten eta gerraosteko ekonomia espainiarraren autarkia-urteen amaiera ekarri zuen berrikuntza teknologikoaren adierazgarri izan ziren.