 Berriki eraikita, sustapen publikoko bi etxebizitza-bloke hauek Cabiecesko
muinoaren arkuaren muturrean daude, Santurtziko eraikin atsekabegarrien erdian.Ingurukotik bereizitako mundu baten antza dute. Esan liteke
eztabaidan baino gehiago solasean ari direla aldameneko eraikuntzekin. Paisaje postindustriala dute aurrean:
edukiontzi-biltegiak, auto-hilerriak, linea elektrikoak, autobidea.
Ark itektura-gune bat,
hiper-errealismoa ezkerraldeko ingururik latzenean.
Lehen planoan IMB taldeak egindako proiektua dago. Kutsu
mediterraneoa du. Portiko hiritarra, ezerezari begira jarrita baitago, bitxi samarra da.
Fatxadak dama-joko taularen forma du eta plastizitate handikoa da. Ausarta da, oro har,
eraikina, ausarta da etxebizitzen tipologia (duplexa), eta ausarta da atzealdeko
"patio ingelesa", zeinera zabaltzen baitira sarrerak eta goiko solairuetako
sukaldeak.
Uriarteren proiektua egilearen estilo guztiz pertsonalaren
araberakoa da. Erabiltzaile arentzat berarentzat ere latza suerta daitekeen
arkitektura soila.
Duplexaren tipologia esploratzen dute bi eraikinek, eta
gogoko dituzte detaile oso teknologikoak. Egungo arkitektura japoniar jakin batzuetatik
hurbil daude, baina oso europarrak dituzte kultur baliabideak.
Esperimentazioa dute biek ezaugarri. Gainerakoan, ez dute
inolako antzik, bakoitzak bere bizitza du, ez dago zertan aukeraturik. |