 Bizkaian egindako
azkenetariko "etxe merkeak" dira. 1911tik, horrelako etxebizitzez ostatutako 40
multzo eraiki ziren, "nork bere etxea" dei genezakeen ideologiari jarraiki.Horrelako etxebizitza-multzo asko bezala, kooperatiba-erregimenean
eraiki zuten honako hau ere, herriko industria batetik hurbil. Bina bizitzako lau etxe
dira, ilaran jarriak. Beste batzuek ez bezala, etxe-multzo honek nolabaiteko izaera
monumentala du bai bi isurialdeko estalki bikainagatik eta bai arku-formako ataripeagatik.
Etxe bakoitzak horrelako ataripea du erdian, bi etxebizitzak elkartzen diren tokian.
Arkupe horrek, bestetik, euskal baserri-mota bat gogorazten du. |