Bilbo Handia

Castellano

Ereagako Hodartza

Bilbo Handiaren ardartz nagusia, Nerbio ibaia dugu. Nerbio ibaiak eskualdea bi zatitan banatzen du, ibaiaren ertzeko bi alde hauetan biztanleak era desberdinetan joan dira asentatzen.

Nerbioi Itsasadarra

Miguel de Unamunok behin idatzi zuen:
        "... tu eres Nervión, la historia de la villa
        tú, su pasado y su futuro
        tú eres recuerdo siempre haciéndote esperanza,
        y sobre cauce fijo, caudal que huye..."

        "... zu zara Nerbio, uriko historia
        zeu, iragana eta geroa
        zu beti oroitzapena itxaropena eginez,
        eta ibilgu iraunkorraren gain, badoan ur-emaria..."

Nerbio historiaren lekuko izanik, isualdi batzuk ekarri dizkigu. Oraindik bilbotar askok 1983. urteko uholdeak gogoratzen dituzte.

Arlo askotan, Nerbio ibaiak banaketa fisikoaz aparte, alde bakoitzaren mugak garapen eta eboluzio desberdin batekin ere zatitu ditu.

Garai aurrreko industrializazioak, burdinaren eta altzairuaren ekoizpenerako, eskulan asko behar izan zen eta horretarako etorkin asko etorri ziren gure inguru hauetarantz batez ere ezkerraldean finkatuz. Guztiz normala da garai haietan kanpoaldeko jendea ezkerraldean finkatzea, zeren eta bertan zegoen azkenengo 150 urteetako burdin industriarik nagusiena. Meatzaritzak eta meatzarien irudiak, gune honetako jendearen artean haztarnak utzi dituzte, adibide bezala Ortuellako Enparantzan, meatzari baten eskultura dago. Burdina, Bizkaiko Labe Garaietatik portuetaraino eramaten zen. Historian zehar Bizkaiko Labe Garaiak ikur bat izan dira, baina gaur egun aintzinako paisaia industriala desagertu egin da, zati bat besterik ez da gelditzen, Labe Garai erdia eta 1 eta 2 labeak.

Labe Garaien itxierarekin, Bizkaiko Altzairugintza Trinkoa eraiki zen 1997. urtean. Oraindik industriak garrantzi handia dauka eskualde honetan, Sestaoko Untzigintza ahaztu gabe eta Etxebarriko Legizamon industrialdea.

Igeretxe Hotela. GetxoAlderantziz, ezkuinaldea Getxo udalerria, bainuetxe moduan jaio zen orain dela 150. Areeta, bankarien eta Bilboko harrobien jabedunen udako lehen urbanizazioa izan zen. Lehengo eta behin lorategidun etxeak eta Zugazarteko ibiltokia eraiki ziren. Negurin, neguko hiria, izenak esaten duen bezala, urte osorako residentziak eraikitzen hasi ziren. Ereagako hondartzatik, Negurin lehen eraiki zen etxea ikus daiteke, Isasitarrena. Aintzinako Igeretxe bainuetxea, hondartza ondoan, gaur egin jatetxe eta hotela bihurtu da. Hondartza honen azkenego aldean Algortako Portu Zaharra ikus daiteke. Toki honetan orain delako 100 urtetako arrantzaleen etxeak mantentzen dira, gaur egun gazteak hurbiltzen dira bertara.

Arriluze

Ikuspegi zoragarri batetaz gozatzeko, Usategiko beatokira joan daiteke, Abra osoa ikusteko.

Argi dago, Bilbok bere portu naturala eduki zuela Erdi Arotik, gaztela aldeko lana esportatzeko eta mendi urbiletako errekurtso naturalak: Ortuella, Somorrostro, Galindo...

Santurtziko PortuaGaur egun Bilboko Portua Santurtzin aurkitzen da. Santurtziko portuak, merkantzien zama eta hustuketa iharduera eduki du, honetaz aparte ferry-aren hostatu da, "Pride of Bilbao", ferry honek Santurtzi-Portsmouth ibilbidea egiten du.

Santurtzik Bilboko portuaz aparte, arrantza portu txiki bat ere dauka. Urteak igaro ala, sardinerak desagertzear daude, baina beraien lana zelakoa zen abestiak esaten digu:
            "Desde Santurce a Bilbao,
            vengo por toda la orilla,
            con la falda remangada,
            luciendo la pantorrilla..."

    "Santurtzitik Bilbora
            itsasaderretik nator,
            gona garbalduta
            zangosagarra erakutsiz ..."
Baina sardinak dastatzeko ohitura ez da galdu.

IbiltokiaAintzinako errotetaz hitz egiterakoan, itsasoaren eta ibaiaren garrantzia argia dela denok dakigu. Aintzinako Aixerrotako airezko errota Aixerrota Galeako itsaslabarraren gain dago, 1727. urtean Irlandarrek eraiki zuten. Garai haietan ingurune honek lehorte haundi bat pairatu zuen eta biztanlegoak gozea pasatu zuen, euri ezean errota ez zen mugitzen. Irlandesek Mantxa aldeko errotak ikusita, gune honetan airezko errota bat eraikitzea probetxurako izango zela erabaki zuten. Baina hurrengo urtean euriteak itzuli ziren eta ez zuten esperotako arrakasta eduki... Gaur egunean errota arte-areto eta jatetxe batean bihurtu da.

Bizkaiko Zubia. PortugaleteNerbio ibaiaren luzeeran, ibaiaren ertze biak elkartzeko zubi ugariak ditugu: Bizkaiko Zubia, Portugalete eta Areeta elkartuz, Calatrava Zubia eta Bilboko ezkutuan agertzen den San Anton Zubia.

Eskualde honetako herrien izenek historiaurrera eramaten gaituzte, adibidez Arrigorriaga, izenak esaten duen bezala, harri gorrien tokia. Esaten denez 888. urtean Paduran, gaur egun Arrigorriaga dagoen lekuan, Bizkaiko Jaunaren armadak, leondarrak garaitu zituzten. Izenaren jatorria, batalla haien ondorioz bertan geratu zen odaletik dator. Beste interpretazio batzuek diote, zelan Ollargan mendian burdin zainak zeuden.

Arriaga AntzokiaBilboko Erakusketa AzokaBilbon zein eskualde hau osatzen duten herrietan, kulturaz gozatzeko aukera paregabea dago: Bilboko Guggenheim Museoa, Frank Ghery-ren eraikin izugarria, Euskalduna Jauregia, Arriaga Antzokia, Arte Eder Museoa, erakusketa aretoak, kafetegietako emanaldiak edota Sestaoko Farmazi Museoa. Toki hauetaz aparte Unibertsitateetan ere kultura bor-borrean dago: Deustuko Unibertsitatea, Leioako Unibertsitatea, Portugaleteko UNED edo Eskola Nautikoa.

Bilboko Eraikin esanguratsuenen artean, San Mames futbol zelaia dago, "Catedral" izenez ezagutzen dena. Bilboko Athletic Kluba, ohitura handia duen taldea, ezaugarri bakarrekoa munduan zehar, zeren jokalari guztiak euskaldunak edo harrobikoak bait dira.

Bilboko beste toki esanguratsu bat Alde Zaharra da, bertako zazpi kaleek eta Riberako merkatua osatzen dute edo Santiagoko Katedrala.

San Nikolas

Serantes MendiaBilbo handiak, mendietatik ibilaldiak egiteko posibilitatea eskaintzen digu: Pagasarri, Pastorekorta, Arboliko eta Artxanda. Artxandara igotzeko funikularrean joan behar da. Artxandako gune zoragarri honetatik Bilboko ikuspegi zoragarriak ikusten dira. Ibaiaren mendebaldean Trianio mendiak daude, hauetaz aparte Eretza, Apuko eta Arrazola mendiak, ibilaldi bat egiteko toki paregabeak dira. Pico de la Cruz eta Pico Mayor Arboleda inguruan daude, hemendik Trapagaran herrira heltzen da, non 1926. urteko funikular bat baitago.

Gastronomia eskualde honetako biztanleen artean oso garrantzitsua da, eta bisitari asko arrazoi honengatik hurbiltzen dira. Taberna batetan pintxoak edo tapak janten lagun artean txikito eta zurito bat hartzen den bitartean, guztiz ohikoa da. Pintxo guztien artean gozoena, nagusiena patata tortila da. Gauza bera esan daiteke, Sabina Etxean edo Arboledako babarrunik ospetsuenak jaterakoan.

Riberako Merkatua. BilboBilbo Handia biztanleri dentsitate haundiena duen eskualdea da. Toki hau, bertako jendearen adeitasuna eta oso abegitsuak direlako nabarmentzen da. Eskualde honetako jairik aipagarrienak , hauek dira: Aste Nagusia, abuztuan Bilbon, Gidako Amabirgina uztailaren 1ean Portugaleten, Magdalenako kobazuloetarainoko erromeria uztaileren 22 Trapagaranen edo abenduaren 21 Santo Tomas txorizoaz, txakolinaz, euskal pastelaz gozatzeko aukera paregabea... edo Tiberio txerria zure etxera eramateko aukera ere.

E. Lezcano Farmazia Museoa. Sestao

Itzulpena: Edurne Bilbao Etxeberria

Igo

Informazio Interesgarria