 .
.
.Juntetxe deritzan erikina almenadun dorrearen
itzalean dago, historia luzeko irudi pintoreskoa izanik: murru txikia eta erdi-puntuko
atea 1592 eta 1596 bitartean egindako lehen eraikuntzakoak dira. Irudi horrek aldatu gabe
iraun du gure
egunetara arte. Labayruren esanetan, Urrestietak du "Bizkaiko benetako armarri
legitimo bakarra". Armarri hori fatxadan ageri dena
da, eta 1623.-35. urteetan baserri zaharrean egindako berriztapenetik datorkigu.
"Korregidorearen tenientearen etxea", dorrearen alboan kokatua, 1750ean M.
Aretxabalak egin zuen berreraiketan sortu zen. 1771n, berriz, aurrealdeko baserria eraiki
zuten, batzarkideentzako ostatua izan zedin, eta, horrekin batera, baserriari erantsitako
"aingeruaren ermita". Gainerako etxe edo baserriak garai haren ostean sortu
ziren.
 1942an, aldundiaren aginduz, Eugenio
M¦ Aginagak goitik behera aldatu zuen multzoa. Dorre bat eraiki zuen baserri zaharraren
gainean, almena eta leihate klasizistak erantsi zizkion eta ostatua eraldatu zuen. Asmo
eklektikoz egina balio kitch-a eman zion multzoari.
1990ean erabateko transformazioa agindu zuten Batzar
Nagusiek, erabilpenik gabeko multzo hondatu hori gizartearentzat berreskuratzeko asmoz.
Osagai zaharrak birmoldatu ziren, et a eraikin berria erantsi zitzaien. Geometria modularrean oinarritutako eta
azala teknifikatuz jantzitako kontraste-jokoak ikuspegiak egituratu zituen,
eraikin-multzoaren inguruan eta parkearen gainetik. Erabilpen nagusiaz gain, museo eta
kulturgune bihurtu zen esparrua. 
Iturriaren eta korregidorearen etxearen artean Pisoraca
bide erromatar zaharra jaisten da, Urrutia dorre hondaturaino (auzoko 5. zenbakia eta
ermita); beherantzago, auzoko 1. zenbakian, Loizaga jauregi abandonatua, XVII. mendekoa. |