La
Arena-Pobe¤a-El Covaron aldeak modu paregabean isladatzen du Bizkaiko meatzealdia eta
industrializazioaren garaia, gure historiako ia mende baten adibide adierazgarria baita.
Hala eta guztiz ere, gizakien aztarnak desagertzen ari dira naturaren indarrez, eta horrek
lekuaren itxura aldatu du, zeren erabilpen espontaneoak gure gizarte postindustrialaren
ingurune ludiko bihurtu baitu. 1860ren inguruan
sortu ziren lehen meategiak, El Covaronen (Bizkaia) hasi eta Ontonen (Kantabria) bukatzen
zen sektore batean; Joseph Mac Lenan eskoziarrak, meatze-injineruak, Amalia Vizcaina-ren
jabetza bereganatu zuen 1871n. Hori eginez inguru horretako bultzatzaile bilakatu zen,
baita mineral ekoizle eta esportatzaile nagusietako bat ere. Mac Lenanek Trianon eta
Bilbon ere izan zituen meategiak. Minerala Ingalaterrara eramaten zuten, Durhanera, eta
untziratu Punta Castillon eraikitako zamatze-tokian egiten zuten. Leku hori gaur egun ere
ikus daiteke La Arena hondartzatik, kostaldeko ezkerreko puntan baitago. Minerala
bagonetaz iristen zen zamatze-tokiraino. Harainoko linea -gaur bide bihurturik-
kostaldetik heltzen zen Amalia Vizcaina-tik. Berau, aire zabaleko ustiategia, El Covaron
auzoaren atzean ikus daiteke, kaltzinazio-labeekin batera, sastrakak erdi estalirik egon
arren.
Ibarra familia ere (Orconera Iron) inguru horretan aritu
zen, Pobe¤ako muinoaren itsaldean eraikitako
mineral-garbitegia berak bultzatu zuen-eta. Garbitegi horren hondarrak gaur egun ere ikus
ditzakegu, nahiz eta oraingo jabeak, Petronorek, hesiz inguratu dituen. Airetiko tranbia
bat Trianotik iristen zen orduko lan faraoniko horretaraino, La Arena hondartzaren
gainetik. Eraikinaren zutabe batzuek harearen azpian diraute oraindik ere hondartzan.
Gaur egun aukera dago El Covarondik edo Pobeņatik
Ontoneraino iristeko, itsas bazterretik, meategien hondarrez jantzitako belardia eta
labarrean dagoen tunela zeharkatuz.
Bere aukeraren zain dagoen esparru zabal eta ahaztua da.
Agian, Ingalaterran arkeologia industrialaren eremuan egiten ari diren lanetatik etorriko
zaio behar duen irtenbidea, lan horiek zerikusi handia baitute bertoko arazoekin.
Paisaiera bideratutako zenbait ekimen hondartzan bertan egin dira. Horien artean J.M.
Bourgon, M. Del Val eta T. Segurak 1985-87. urteetan sortu zituzten zerbitzu-eraikinak
aipatu behar ditugu. Eraikin horiek ere irudi anglosaxoniarrekin daude ahaideturik.
Desk ribapena bukatzeko,
aipa dezagun Zierbenako La Cuesta auzotik Punta Lucero mendiraino igotzen den bidea. Gerra
Zibileko "Burdin Gerrikoaren" koartel eta kostaldeko kanoi-baterien aztarnekin
batera ikuspegi ederrak ditugu: Abra, itsasaldera begiratuz gero, eta Trianoko meatzaldea,
El Covaron eta Enkarterriko mendiak barrualdean. Ibilbide guztiak egiteko ezinbestekoa da
ibilgailu egokiaz baliatzea (bideak txarrak dira eta), edo, bestela, oinez gozatzeko
denbora izatea. |