 
Nabe bateratuekiko eta aurrealde oktogonaleko eliza garrantzitsu honek luzetara hedatzen
du nabe nagusiaren ardatza. 1507an hasi ziren eraikitzen, Martin Sanchez de Olaberen
zuzendaritzapean eta estilo gotikoaren arabera. Altueran mailakatutako hiru nabe ditu,
beraz. Hala ere, 1534an gurutzadura behera erori zen eta maisu kantabriar desberdinek h artu zuten lanen zuzendaritza, Juan Rasines buru
zutela. Proiektu erabat errenazentista baten arabera berreraiki zuten orduan eliza. Lan
horiek Bizkaiko arkitekturako lehen portada klasikoa utzi ziguten, Juan Gonz lez de
Cisniegak 1603an diseinatua.
|