 Concha dugu Karrantzako auzo nagusia. Lerroan
eratutako herrixka da, zeinean zutik baitaude oraindik tipologia herrikoiko etxe batzuk,
balkoi korritu eta guzti. XVIII. mendetik XX. mendeko lehen hamarkadetara bitartean,
bertako hainbat herritarrek, Amerikan aberastuta, jauregitxo eta etxetzar ugari eraiki
zituzten. Banaka batzuk izan ezik, erabateko gainbeheran daude denak. Aldameneko San
Esteban auzotik abiatuta, Limpias-ko kondearen etxea aurkituko dugu; XVIII. mendean egile
ezezagun batek eraikitako etxea da, bere  balkoi korrituengatik ezaguna. Concha auzoan bertan,
oso deigarri gertatzen dira XX. mendeko lehen hamarkadan J. Darroguy frantsesak eraiki
omen zituen bi etxe: Portillo (garai batean etxe turtzioztarra izandakoa, gerora berritua)
eta Hernaiz (jauregitxo sendoa, arestian hainbat etxebizitzatan banatu dutena). Portillo
etxea baino aurreraxeago, 91an L. Dominguezek itxuraldatutako baserri baten fatxada
berritua dugu. Conchako plazan bertan, berriz,
udaletxea; 1941ean R. Font nek egindako "revival" populista bat da, oso
elementu tradizionalak (arkupea, esaterako) eta garai hartako konposizio gaztelauak
nahasirik dituena.
Sos caņon (Concharen
gainean) Santa Maria eliza dago muino baten tontorrean. M.M. Smithek egin zuen 1916an eta
oso ezaugarri pintoreskoa du: arkitekto horrek hain gogoko zituen eredu ingelesen
(normandiarrak, kasu honetan) erreferentzia literalak daude arkupearen antolamenduan eta
sakr istian. Ibarrera itzuli eta Ambasaguaserantz
hartuta, Rozas etxea aurkituko dugu Conchako irteeran. Erakin klasizista eta berantiarra
da; alderdirik interesgarriena kalera ematen duen fatxadan eta, batez ere, lorategi
pintoreskoan 1935-36 urteetan egindako aldakuntzak dira. Hori guztia maitasun handiz zaharberritzen ari da hotelaren eta
jatetxearen egungo arduraduna.
Amaitzeko, Villa Pepita eta Villa Sarita aipatu behar
ditugu (1931-32), Ambasaguasen biak. Bigarren mailako lanak dira, egilaren izena beste
alderdi interesgarririk ez dutenak: E. Amann emankorra. |