 Herri xarmangarria da Artzentales. Paisaje ederrak ditu, eta han-hemenka
sakabanatutako auzoek landa-itxura gorde dute denboran zehar. Traslaviña da auzorik
trinkoena; errepideak zeharkatuta dago eta bi eraikin nabarmengarri ditu: dorre gotiko
itxuraldatu bat eta Santa Maria eliza. Elizaren barrualdea gotiko berantiarra da (Carmen
andreak dauka giltza, pilotalekuaren alboan). Linares
dugu udalerriko parajerik ederrenetako bat. Muino baten gainean dago, San Migel elizaren
inguruan. Tenpluaren historia ilun samarra da. Herritarrek diotenez, komentu erromantikoa  izan zen
hasieran, eta baliteke murruko hormatal ebaki batzuk eta zenbait ate (1250 inguruko
sarrera nagusia barne delarik) antzinako eraikin horren aztarnak izatea. Obra nagusia,
aldiz, errenazentista da, XVI. mendearen hasierakoa. Nabarmentzekoak dira leihoak, hango
harria zulo-bordatuen antzera zizelatuta baidago. Barruko eta kanpoko armarriek inguruko
ibarrekin Erdi Aroan izandako gatazkak gogoratzen dituzte: "má s allá de
la puente, la muerte" irakur daiteke armarrietako batean. "Los
cazoleros"-en ikurrak erakusten duenez, bestetik, handik igarotzen zen Donejakuera
zeraman bigarren mailako bide bat eta erromesek geldialditxoa egiten zuten atseden
hartzeko eta zerbait jateko. Dorrea Martin Iba¤ez de Zalbideak eraiki zuen 1620tik
aurrera. Nabearen ezkerraldean itsatsitako kapera klasizista Pedro del Pont¢n
kantabriarrak egin zuen, Horcasitas familiak 1686an egindako dohaintzari esker. Aurrez
aurre duen kapera urtebete geroago hasi zuten. XVIII. mendekoak dira korua eta barruan
egindako hainbat berritze-lan, erratula nagusia haien artean. |