SAN PEDRO ELIZA Las Carreras auzoa 24

Arkitektoa: L. Gana. 1940


San Pedro eliza zaharrak bere eskeletoa eta hondar errenazentistak erakusten ditu San Joan auzoko muinoaren tontorrean, portada neoklasikoko hilerritik hurbil.

Beherago, errepide nagusiaren alboan, San Pedro eliza berria dago, L formako oinplanoak belarrez eta zuhaitzez jantzitako zelaia biltzen duela. Ganak eraiki zuen gerra zibila amaitu eta gutxira. Hormigoizko arkuekiko barrualdea planteamendu erabat razionalista da, zenbait urte geroago Chuecak formalizatuko zuen diskurtso historiko-populistaz "jantzia". Obra hau enblematikoa, esanguratsua eta aurreratua da, ia parerik gabea bere garaian eta, zoritxarrez, gaur egun ere ezezaguna. Hau eta Amannek Erromon egindako eliza ezin baztertuzko obrak dira.

 

"EL CAMPILLO" INDUSTRIALDEKO PABILIOIA
"El Campillo" industrialdea, 20. pabilioia

Arkitektoak: E. Mujika, G. Iriarte eta A. de la Brena
Aparejadoreak: J.L. Olaeta eta J.R. Hern ndez
1989-91


Azken urteotako berrindustrializazio-prozesuek askotariko ikerketa tipologikoak planteatu dituzte. M.I.B. taldearen obra honek badu, oroz gaindi, alderdi interesgarri bat: eraikinaren protagonismo neurritsua. Batere nabarmenkeriarik ez zaio antzematen, baina aise igartzen zaio egileek sakon ikertuak zituztela horrelako eraikinen forma eta erabilgarritasuna. "Nabe-tunela" da, arkitekto horiek Arrigorriagako IAT-en entseiatu zutenaren antzekoa. Zurezko xaflez egindako arkuek eusten diote nabeari, eta karga-malgukiak ditu alboetan. Bulegoen blokea aurraldean dago eta eraikin osoa artikulatzen du. Oso irtenbide arkitektonikoa da, nabarmengarria kaxa-formako nabe arrunten aldean.