Enkarterriko eskualdea

Enkarterriko eskualdea ez baduzu ezagutzen,
zerbaiten premia duzu; bere zubiak, jauregiak, iraganera eramaten gaituzten dorretxeak,
ganboarren eta oņaztarren arteko burrukak; ameriketara joandako gazteeek
"indianoek", beraien itzuleran egindako eraikin ikusgarriak, hauetariko batzuek
Balmasedan, Gordexolan eta Zallan kokaturik. Karrantzako bainuetxea, Saldueroko Buitrera,
"El Carpin" parke ekologikoa eta Balmaseda bezalako hiriekin, osatuta dago
eskualde hau. Gauza guzti hauek, bizitariarentzako, hemengo jende jator eta maitagarriaren
laguntzaz, ikuskizun banakakoa bihurtzen dute. Eskualdeak baditu hainbat leku eroso:
mahaiak, bankuak, iturriak, erretegiak,... Baluga auzoan, Santa Ana bezalako
jolastordurako gunea Sopuertan, edo San Roke Turtziosen, baselizarekin eta zezen
plazarekin batera.

Erromatarrak Enkarterrietara heldu zirenean 25.
urtean k.a., konturatu ziren zein toki estrategikoan kokatu ziren, leku naturala, mendien
mendialdean, toki honetan erromatar hauek galtzada erromatarra Pisoraca-Flaviobriga
(Herrera de Pisuerga- Castro Urdiales) deiturikoa eraiki zuten. Komunika bide garrantzitsu
hau, I.mendearen hasieran zabaldua, Balmaseda, Avellaneda, Sopuerta eta
Castro-Urdialesetik igarotzen zen. Galtzada erromatar honen zati batzuk oraindik
kontserbatzen dira, adibidez Sopuertan, Calzada-Puerta auzoan.
Baina oraindik zaharragoak dira, Pozolaguako aitzuloetan dauden estalaktitak, Karrantzan, Europako bakarrak. Gure arbasoen oinatzak hainbat kobazulotan aurkitu dira: Venta Laperra Aitzuloa (Karrantza), Arenaza Aitzuloa (Galdames), La Cabaņa Trikuharria (Karrantza), Crķnlech de Kanpazaulo (Guenes).

Behe erdi aroan gertaturiko gerrak,
leinu ganboarren eta oņaztarren artean, ondare uzkuntz garrantzitsu bat utzi zuten
eskualde honetan: dorretxeak. Batailarik odoltsuenetariko bat, Fernando Garcia de Salazar,
Loperen semea, La Cuadran aurkeztu zenean bere troparekin eta apaiz batekin, Juan de
Salcedoren alargun berria desposatzeko asmoz. La Cuadra dorrea Guenesen aurkitzen da.
Muskiseko udalerrian, erdi aroko hainbat dorretaz gain, Muņatoneseko gaztelua aurkitzen
da. Gaztelu hau, 1944. urtean Monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten.
XI:mendetik aurrera Bizkaiko lehen jaunak,
enkarterriko lurretan sartzen joan ziren, beraien emaztegaien bitartez, menpetasun hau
XIII.mendean baieztatu zuten, nahiz eta lurraldearen erakunde propioak kontserbatzen,
Avellanedako batzarretxean ordezkatuz. Avellanedako batzarretxea Sopuertan aurkitzen da,
eta bertan eskualde osoaren arazoak erabakitzen dira. Gaur egun Avellanedak
Enkarterriko Museoa hartzen du.
Enkarterriko
eskualdean, abeltzantza, elikadura iturri garrantzitsu bat izan da, batez ere betaberea.
Herriko jaietan zezenketa tradizio haundia egon da, Turtzios bezalako udalerrian, bost
zezen plaza baino gehiago izan ditu eta bertan ikusgai izan dira mendietako behi montxinen
arteko zezenketak, zaldien eta txakurren laguntzaz. Gaur egun behi motxinoa, txakur
doilorra, enkarterrietako astoa eta Pottoka iraungipean daude. Trutziosen badugu
Pottokaren azoka, eta bertan arraza honetaz eta beste batzuetaz goxatetzeko aukera
paregabea daukagu.
Komertzioaren aurrerakuntza
eta altzariaren industria, eskualde honetan oso aipagarria da, batez ere Zalla eta
Balmasedako udalerrietan: bizkaitar asko hurbiltzen dira inguru hauetara beraien etxeak
moblatu nahi dituztenean.
Gune honi, Gallartak eman zion aurrerakada ekonomikoa bertako meategiei esker izan zen. Aipagarriak dira El Pobaleko burdindegia (Muskiz) eta Mollinedo (Artzentales).
Enkarterriko ingurugiroak, arrantzarako eta ehizarako baldintza egokiak ditu. Karrantzak konkretuki, eskualde osoko kotoa dauka.

Urtean
zehar egiten diren azoketan gastronomi edo sukaldaritzaz goza dezakegu, azoka hauetan bai nekazal produktuak baita
harakin produktuak ere ikus ditzakegu. Adibide bezala, gastronomi arloan izenda daitezke:
putxerak, indaba gozoak edota txarribodak. Galdamesen urtero ogiaren azoka ospatzen da,
Euskadiko okin guztiak bildurik. Idiazabalgo eztia eta gazta, aipagarri dira, baita
Enkarterriko edari tradizionala; txakolina.
Eskualde honetako paisaiaren aberastasuna oso zabala da, adibidez itsasoaz gozatzeko gogoa duenak, Zierbana eta Muskisera urbil daiteke. Balmasedan, Aste Santua, Via Crucis edo Erdi Aroko azoka.
Enkarterriko
eskualdeak Bizkaiko mendebaldea eta nerbio ibaiaren eskerralde guztia hartzen du, mugak
Kantabria eta Burgos direlarik.
Turismoarentzako aukerak ere baditu, bai bere ondare historiko kulturalarengatik, baita
bere paisaiarengatik ere: ibaiak, haranak,... Bilbo haunditik duen urbiltasunarengatik
eskualde eta ereserba ekologiko bihurtu da.
Errepidez urbiltzeko BI-636tik etor daiteke, Alonsotegi, Guenes, Zalla eta Balmasedatik igarotzen. Kantabriarantz joateko A-8 autobiatik, Muskiseko irteera hartzen. Eskualde honek garraio publikoz ere hurbiltzeko aukera dauka: autobuses, Bizkaibus eta trenes, Feve.
Itzulpena: Edurne Bilbao Etxeberria