GALDAMESKO SAN PEDROKO ERAIKIN-MULTZOA

 

Galdamesko San Pedro erreferentzi gunea izan zen hango burdina ustiatu zuten garaian: ia ehun urte 1860tik aurrera. Sasoi hartan, Ibarra eta Martinez Rivas familiek monopolizatzen zuten, beren bazkide ingelesekin batera, Trianoko mendietan ateratzen zen mineral guztia.

Hain zuzen ere, Mart¡nez Rivasi, Mudelako markesari, jaso zioten San Pedro plaza artikulatzen duen oroitarria. Benlliurek eta Garci-Gonz lezek 1931n egindako monumentua da. Udaletxe-eskola dauka atzean. Atanasio Anduiza arkitektoak 1900ean egindako eraikin eklektiko garrantzitsua da. Plazaren hegal batean San Pedro eliza dago. Nabe bateratuekiko eraikin neoklasizista da, apaingarririk gabea, B. Belaunzaranek 1835ean eraikia. Plaza ixten duten etxe gehienak herrikoiak dira, baina badago baten bat eklektikoagoa.

Herriko sarreran, Muskiztik iritsita, etxebizitza-multzo bat dago. Egituraz lasaiak dira eta haien espresibitate neurritsuak "Sezesioa" izeneko eskolaren eragina isladatzen du. Trinkotasun gutxiko etxeak dira, berdin antzekoak denak, M. Salinasek 1983tik aurrera eginak.

Mercadillo-Sopuertarantz hartuta, Saratxaga etxetzarra aurkituko dugu herriko irteeran bertan. Jauregi barrokoa da jatorriz, baina kantoietan garitoitzarrak zituen adreiluzko solairu erregionalista bat erantsi zioten mende honetako 30eko urteetan. R. Font n jo daiteke egiletzat. Aurreraxeago, Kosme eta Damian Santuen ermita dago, jatorri errenazentistako eraikin txiki baina txukuna.