ELEXABEITIKO SAN MIGEL ELIZA
Elexabeiti auzoa

Egile ezezaguna. 1500 ing.-1621
Birgaikuntza: arkitektoa: J. Rementeria. 1990


Oinplano angeluzuzen bakuneko landa-parrokia txikia dugu eliza hau. XVI. mendearen hasieran eraiki zen eta, ondorengo ehun urteetan, nolabaiteko interesa duten zurezko elementuz osatu zuten haren egitura. Elementu horien artean aipatzekoak dira koru saretaduna (1540 ing.), sabai ageria (1600 ing.) bere almizate lauarekin eta astazaldiekin, eta kanpandorrea, 1621ean armatua, 1923an Basterrak itxuragebetua eta 1990an eraikin osoarekin batera goitik behera berritua. Elizak arkupe perimetrala du inguru osoan. Garai batean, kapera ireki bat aterpetu zuen arkupe horrek, baita hilerri gisa erabiltzen zen alderdi bat ere aurrealdearen inguruan.