  Bizitza bakarreko etxea da, oso konplexua bai barrualdean eta bai kanpoaldean.
Orube handi batean dago, udaletxearen aurrean. Errepidetik hurbil eraiki zutenez, oso leku
zabala geratu zen lorategi pribatua egiteko. Etxearen fatxadarik formalena eta
simetrikoena alde horretan dago. Dena dela, barruko oinplanoa ez da atzeko fatxada hori
ikusita pentsa litekeen bezalakoa. Kalera ematen duen fatxada dugu informalena eta
pintoreskoena.
Sotoa, bi solairu eta ganbara ditu, eta L formako
oinplanoa. L-aren adar laburraren gainean daude etxe honek dituen sarrera ugariak. Hain
zuzen ere, sarreren ugaritasuna da etxeak duen berezitasun nagusia, solairu eta alde
bakoitza ia modu bereizian erabiltzea ahalbidetzen baitu.
Nabarmendu beharrekoak dira "neo-vasco"
estiloaren gerraosteko erabilera eta Aginaga arkitektoak geroago eta ia dekorazio-arloan
soilik egin zuen lan bikaina. |