AREATZAKO ERAIKIN-MULTZOA

   

Barrualdeko hiribildu hau berandu samar fundatu zuten. Hiri-gutuna Joan Nuņez de Lara Bizkaiko jaunak eman zion 1338an. MĒ Diaz de Harorekin ezkonduta zegoen eta, beraren omenez, "Villa de Haro" izenaz bataiatu zuen hiribildu sortu berria. Areatzari hiri-gutuna emanda, Bilbotik Otxandiorantz eta Gasteizerantz zihoan bidea babestu nahi izan zuen. Hiriaren morfologiak berak argi erakusten du Areatza beranduxe sortutako herria dela: ez gaude kale-sare zurrun baten aurrean; aitzitik, kaleen tratazatua oso goiz luzatu zen, ibaiaren meandrora egokituz eta hiri-erreferentzien ingurura bilduz (eliza eta harresiz kanpoko komentua). Nolanahi ere, Areatzak sekula ez zuen izan aparteko pisurik eskualdean eta, eraikinak jaso ziren tokietan, aldaketarik gabe kontserbatu du jatorrizkopartzelazioa. Izan ere, partzela asko hutsik geratu ziren, eta jauregiak eta etxe handiak eraiki zituzten hutsarte zabal horietan. Horrek, gaur egun, itxura dekadente samarra baina oso erromantikoa ematen dio herriari. 1992an, Areatza Birgaitzeko Plan Berezia idatzi zuten Elias Mas, Blanca Brea, Pino Urgoiti eta Inma Mugerza arkitektoek. Eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren saria jaso zuten. Hori dela eta, uste izatekoa da luze gabe berreskuratuko dela balio handiegiko eraikinik ez duen baina oro har hartuta interes handikoa den ondare arkitektoniko hori.

Mutur batean San Bartolome eliza dago, historia luzeko eraikin xumea. XIV. mendean hasi ziren eraikitzen eta XIX. mendea arte ez zuten amaitu. Bekokalen antzinako etxe batzuk aurkituko ditugu. Nabarmentzekoa da 7. zenbakian dagoena, XVI. mendearen hasierakoa. Eraikuntzarik onenak, ordea, plazaren inguruan bilduta daude. Gortazar (edo El Riscal) jauregia dugu horietako bat. Eraikin handia da, agerikoa alde guztietan; beheko atala XVI. mendekoa da; goikoa adreiluz jaso zuten XVII. mendean; azkenik, XVIII. mendearen lehen erdialdeko pintura barrokoak ditu. Udaletxe-eskokak P.L. Bengoetxeak XIX. mendearen erdialdean egindako lan neoklasikoa dira, Angel Casas arkitektoak 1987an zaharberritua. "Alkatxofaren iturria" Martin de Saracibarrek jasotako koloma neoklasikoa da (1851). Berak artikulatzen du plaza eta bi etxetzar barroko ditu aurrez aurre. Hala ere, Areatzak gorde duen elementurik bitxiena partzela gotikoko etxe bat da. Errokiņe kaleko 2. zenbakian dago, plazaren alboan, egoera ezin txarragoan. Igeltsuzko fatxada-estaldura mudejarra du, XVI. mendearen amaierakoa. Garai hartan, horrelako estaldurak oso ugariak ziren Gaztelan.