Arratia Eskualdea

Castellano

Arratia Eskualdea

Eskualde hau, bertatik igarotzen diren ibaiek izendatu dute: Arratia eta Nerbio, eta bitartean Bizkaiko mendirik altuena, Gorbea; mendi honen tontorrean, 2001. urtean mendeurrena ospatu zen. 

Arratiako PaisaiaArratia-Nerbioa eskualdeak, aberastasun ekoligiko eta paisajistiko nabaria dauka, hau dela eta 1994. urtean Gorbeiako Parke Naturala deklaratu zuten.Gorbeia mendia, Bizkaiko mendi askoren antzera, kobazuloetan lamien eta jentilen akelarren eszenatoki izan da, adibidez: Itxulegor, Mairulegorreta, Supelegor kobazuloak. Gorbeiako animalirik enblematikoena oreina da. Irailaren erdialdean orein arren arteko orroak entzuten dira, eta honek esan nahi du beraien arteko borrokaldia hasten dela emeen hareneak eskuratzeko.

Arratiako haranak, paisaiaz eta naturaz gozatzeko, ibiltzeko, atseden hartzeko gune batetan eguna pasatzeko, aukera ematen digu. Barazar Portua igaroz, Arratia harana ikusteko paisai zoragarriak ditugu.
Andra Mari Eliza. ZeanuriArratia-Nerbio aldetik, ibilbide bat eginez, Betolazako kobazuloak azpimarra ditzakegu; Arteako Euskal Nazionalismoaren Museoa; Areatza-Villaroko hirigune historikoa; Aranguren dorretxea Olarte auzoan, Orozkon; Andra Mari eliza, sei urtetan zehar itxita egon eta gero 2001. urtean berriz ireki zituzten ateak, Elizondo auzoan, Zeanurin. Gaur egun haran honetako ohitura bat galdu egin da, baina aintzina haran honetako herrisketako jendea, "adoratzaileak", Andra Mari eleizara joaten ziren larunbatero, eta aldare aurrean txandaka zaintzak egiten zituzten eta gau pasatu ondoren goizeko zortziretan etxera bueltatzen ziren.

Gune honetan baserriak, oso sakabanatuta daude edo udalerrietan multzokatuak, orokorrean jende gutxirekin populatuak, eta herrikoi izaerez, toki aproposa euskal arkitektura herrikoia ezagutzeko, baserriekin, baselizekin, eta batez ere oso egokia nekazalturismorako. Arratia haraneko baserrien ezaugarri argi bat, oso harri gutxi erabili dutela erakitzerakoan da. Gehien bat harri-orma eta egurra erabiltzen da. Zeanuriko baserriak aipagarriak dira, zeren Bizkaiko zaharrrenak bait dira, egurrez eraikita daude eta tximinia barik.

Arratiako Paisaia

Baserria. OrozkoOrozkoko harana, zabalik dago baina era berean itxita mendiez inguratuta dagoelako, inguru honetako auzoak zoragarriak dira; Ibarra, Urigoiti eta Gallartu Gorbeiako inguruko mendietan. Orozkoko haran hau Arratia haranarekin komunikatzen da mendi bide batetatik, paisaia ederrak igaroz. Ibarra, euskaldun herriska ohizko bat da. Bidea Ibarra inguruan, gorantz doa Bikotz-Ganerarte. Gane honetan Arratiarako atea dugu, eta hemendik Bizkaia osoa itsaso eta guzti ikus dezakegu.

IbiltokiaZeanuriZeanuritik, Gorbeiara igon daiteke. Bidea hasi bezain laster San Justoko baselizarekin eta iturriarekin topo egingo dugu, bertan eguna pasa daiteke. Tontorrerainoko bidean, toki zirraragarrietatik joango gara, adibidez Lekandako haitzak edo Arraba zelai izugarria. Mendiaren goikaldean, mendi-aterpetxeak daude. Ibiltzea gustoko ez duenarentzat, Pagomakurre guneraino autoz joan daiteke.

Dima udalerrian, Aramotz mendi-hegalean kokatua, Baltzolako kobazuloak bisitatu ditzakegu, Indusi auzoan. Kobazulo hauek naturaren benetazko lana dira: estalaktita eta estalagmita, batzuek geometrikoak eta beste batzuk animalien eta gizakien antza dutenak. Bidean urak eginiko arku natural bat ikusiko dugu, Jentilzubi alegia.

Ur-jauzia. ZeanuriLamindanoko paisaia, mendien, basoen, baserri eta erreken arteko nahaste bat da, guzti honek paisaiari ukitu berezi bat ematen dio. Otxandiorako bidean, Zumeltzarekin topo egiten dugu, bertan eguna igarotzeko toki zoragarri bat aurki dezakegu: iturria, mahaiak, ezerlekuak...

Salvada Mendilerroa bisitatu gabe ezin dezakegu utzi. Nebio ibaia 825 metroko altitudean jaiotzen da eta ekialdetik harana zeharkatuz, Kantabriar itsasoan itsasoratzen da 50km inguru igaro eta gero. Menditik, 150 metro baino gehiagoko ur-jauzi bat sortzen da. Euri sasoian, ur-jauzi honetara hurbiltzeko aukera duenak, ez dezala galdu, zeren begientzako espektakulu ederra bait da. Santiago mendi tontorrera igota ere ibaiaren jaiotza ikus daiteke. Ur-jauzi honetara joateko bide estutik, hormetan moluskuen fosilak bilatu dituzte, hau aurkitu eta gero, suposatzen da ingurune hau egunen batean urez estalita egon zela.

BideskaOrduņan, Txarlazo bidea, oso ezaguna da ibiltarien artean, tontorrean La Antiguaren, 25 metrotako irudi bat dago, eta begiratokira igotzeko barrukaldeko eskaileretatik igo behar da.

Orduņa, toki estrategiko batetan bihurtu zen, bai Bizkaiako Jaurerriaren babeserako baita merkataritzarako. Orduņatik itsasorako bideak, erromatarren garaikoak dira, gaur egun galtzaden eta kokalekuen haztarnak geratzen dira. Erdi aroaren bukaeran, bide hauetako urratsak gehiago sustatu ziren eta honek postaren garrantzia areagotu zuen.

OrduņaOrduņako egoera geografikoak, kirol praktikarako toki apropos batetan bihurtu dute, adibidez hegaldia motorrik gabe edo ala delta. Kirol hauek praktikatzeko espazio natural zabalak behar dira, eta honetarako Orduņa guztiz aproposa dugu. Baldintza on hauek, Uribe Kostako Aeromodelismo Elkarteak probetxu ateratzeko balio dute. Uribe Kostako elkarteak, 13.000metro karratuko lursail bat dauka, Delikan, 130 x25metrotako pista bat eta aparkalekua.

Hainbeste ibili eta gero, gure urdaila janari eske badago, Artaun eta Oba auzoetako indaba gorriak jateko aukera dugu. Artean, Areatzan edo Zeanurin gazta, eztia, etxean eginiko ogia, sendabelarrak eta euskal artisautza produktuak eskuratu ditzakegu.

Arratia-Nerbio eskualdean, ospatzen diren jaien artean ospetsuenak, Orduņakoak dira: "Ochomayos" , jai hauek 1600 urtetik ospatzen dira.

Itzulpena: Edurne Bilbao Etxeberria

Igo

Informazio Interesgarria

 


 

 

 

 

Gorbeako Parke Naturala

Gorbeialdeko gune naturala Arratia-Nerbion, Bizkaia eta Gorbeia inguruko mendiak, Araban eskualdeak osatzen dute. Eskualde hauek Gorbeiako eta Urkiolako mendilerroak partekatzen dituzte. Gorbeia eta Urkiola, Parke Naturalak izendatu dituzte.

Gorbeiako Parke Naturalaren berezitasunen artean, Gujuli eta Atxulaorreko Begia, azpimagarrienak dira. Ahaztezinak dira: basoak, pagadiak; Altubeko Pagadia, eta hariztiak.

Gorbeiako Parke Naturalera, toki hauetatik hurbildu daiteke:
- Areatzatik (eleiza aurretik): mendi-bide honek, Pagomakurreko, Larrederreko eta Upokomakatzako atseden guneetara eramaten gaitu.
- Barazar gainean (Zeanuri): mendi-bide honetatik, Saldropoko atseden gunera heltzen da.
- Lanbreabe Auzotik (Zeanuri): bide honetatik Londegortako aparkelekura heltzen da.
- Orozkon, Gallartu Auzotik: hemendik Atzagortako atseden gunera heltzen da.
- Orozkotik, Usabel: mendi-bide honek Belastegiko(Algorta) atseden gunera eramaten gaitu.
- Arteatik (Orozkorako bidean): Pagomakurrera eramaten gaituen mendi-bidetik.
- Zuiatik eta Sarrian: bide honek aintzinako zentral elektrikoan kokaturiko atseden gunera eramaten gaitu.
- Zigoitiatik, Muruan: Muruako harrobietako atseden gunea.

Igo