Uribe Kosta Eskualdea

Castellano

Uribe Paisaia

GorlizUribe Kosta eskualdea, Bilbo Haundiaren ekialdean eta Busturia eskualdearen mendebaldean dago, eskualde honek betidanik jakin du bere itsaslabarren, basoen eta hondartzen edertasuna mantentzen.

Atxabiribil Hondartza. SopelanaBi zatitan banandu daiteke: alde batetik barrukaldea, bertan baso-ustiapena azpimarratu daiteke; nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak, Mungia aldean gorantz ari dira, eta era honetara metropoli-barrutia eta industri-iharduera hornitzen dira. Beste aldetik kostaldea, antzinako arrantza-iharduera alde batera utzita dago. Gaur egun, uda edo asteburuak igarotzeko eskualdea da, adibide dugu eskualde hau izendatzeko era "lo egiteko hiria".

Butroiko Gaztelua. GatikaBarrukaldean, nekazal herriz beterik dago, paisaia berde baten inguruan. Argi dago, toki honetan erdi aroko historia oso garrantzitsua dela, Gorliz Itsasargirako Ibiltokiabertako dorretxe, baseliza eta Butrioko Gaztelua ikusita. Butroiko Gaztelua, XIX: mendearen amaieran eraki zuten, Urdulizeko harrobitik ateratako materialekin. Gaztelua berreraikita dago eta guztiz izugarria da, badirudi maitagarrien ipuin batetik irtendakoa dela. Gazteluaren ondotik Butron ibaia igarotzen da eta baita baso zoragarria bat ere.

Billano IrlaEskualdea, loma leunez, belardi berdez, koniferaz, eukaliptus beteriko basoez.... osatuta dago. Toki ezin hobea da, bai atzedena hartzeko , baita oinez nahiz bizikletaz ibilbideak egiteko ere.
Gorliz ItsasargiaGorlizetik hasita, Uresarantzesetik igaroz eta Astondon bukatuz, ibilaldi zoragarri bat egin daiteke. Astondon dagoen bide bat hartuz, Gorlizeko hondartzaren amaieran, Gorlizeko Itsasargira heldu daiteke, eta bertatik itsasorako eta Billano Irlarako ikuspegi zoragarriaz goza daiteke. Itsasargitik Armintzara hurbiltzeko posibilitate dugu. Bideska honek kostaldea inguratzen du itsaslabarren gain, bideska aintzinako eraikin baten aurrietatik igarotzen da, erakin hau "castillito" izenaz ezagutzen da.

Gorlizko HospitaleaGorliz aisialdirako, udaldirako eta turismorako tradizioa duen udalerria da, batez ere bere inguru naturalari esker, bertan bere hondartza dago. Hondartzaren aurrean XX. mendearen hasieran eraikitako Gorlizeko Hospitalea, Itsas Sendategia dago. Hondartza osoaren parean, itsas pasealeku atsegin bat dago eta bere azken zatian, Astondon, taberna ugariak, eta jatetxeak daude. Aintzina, badiak bere babeserako bi forte zituen, bi eta hiru kanoiekin.

ArmintzaEskualdearen historian, errekek garrantzi haundia izan dute, batez ere Butroi ibaia. Ibaietako ura zereala ehotzeko erabiltzen zen. Ugariak dira iharduera errotarien hondakinak, Uribeko baserrietan. Bizkaiko urezko erroten, lehenengo erreferentzi dokumentala X. mendekoa da. Armintza, hamaika instalazio errotariekin bereizten da: Armintxekale, Dendariena, Arteneko Errota, errotatxu, Agirrekoerrota, Goikoerrota eta Gibelerrota, azkenik burdinola bi: Olatxu eta Olald.

Butron ibaiaren, ur-emaria, marearen arabera aldatu egiten da, itsasgoa edo itsasbehera denean. Ibai honetara sarri etortzen dira arrantza eta itsas kirolak egitera.

KostaldeaPlentziaEskualde honetan, hondartzak nabariak dira: Barrikako hondartza, iparmendebaldean, bertara hurbiltzeko eskailera batzuetatik joan behar da, Meņakozeko hondartza, haitzez beteriko kala, basatia, erromantikoa, eta batez ere bakartia zeren eta bertara hurbiltzeko bidea ez bait dago bat ere ondo, Sopelan dago, baina bertara hurbiltzeko Barrikatik joaten da, itsasora guztiz zabalduta dago. Muriola hondartza (edo harrobiaren hondartza), txikia da, bertara surfista asko joaten dira. Muriola hondartzaren ondoan, San Valentin harkaitzetaraino, Barrikondo edo Usendegi Kala deituriko untzientzako gune natural bat dago.

Sopelana

Sopelana

Sopelana

Sopelako udalerrian, Getxorekin partekatuz, Salvaje hondartza aurkitzen da. Hondartza honetako urak oso indartsuak dira eta korronte harriskutsuak ditu (itsasertz guztian bezala). Salvaje hondartza haundiena da. Hurrengo hondartza ekialderantza Arrietara da. Itsasbehera dagoenean, Arrietara eta Atxabiribil hondartzek bat egiten dute. Arrietara, Atxabiribil eta Salveje hondartzek "Bandera Urdina" dute.

Gorliz Hondartza

Sopelan, izendatu beharreko gune arkeologikoak daude, Munarrikolanda eta Kurtzio astarnategiak. Aztarnategia hauk, hondartsuak dira: mikrolitoak, arraskak, kutxiloak....daudelarik. Gauza bat argi dago, Sopelana erromatar legioak egon ziren, honen froga dugu, San Pedro eleiza ondoko, aintzinako hilerrian aurkitutako txanpoiak. Hauetariko txanpoi bat, Bilboko Euskal Museoan dago.

Armintzako PortuaOiz Mendia. MeņakaBarrikan, ere, astarnategi arkeologikoak aurkitu dira. Bizkaiko Jaurerriko herririk aintzandariena da. Bere jatorria, izen bereko oinetxean eduki zuen, 496. urtean sortu zuen Sancho Velak. Aurrerago beste oinetxeak sortu ziren Barrikako Jaunen izenak jarriz. Lope Diazek, Bizkaiko Jaunak, XII. mendean emandako Hiri-Gutunean esaten zuen bezala, nekazaritza eta abeltzaintza iharduerez gain, bertako biztanleak aintzinako bale arrantza jarduten zuten. Barrikako biztanleri arrantzalea, Plentziako San Pedro Marinel Kofradian bertakoturik zeuden. Biztanleriaren kokalekua historian zehar oso hedatua izan da, eta gaur egun era honetara jarraitzen du, auzoz beterik.

San Pedro Eliza. MungiaPaisaia landatarra, industriarekin partekatzen da Mungialdean. Mungiako hiribildua, 1376. urtean Don Juan infanteak sortu zuen. XIII eta XV. mendeetan, bandoen arteko burrukak ugariak izan ziren: Butron Avendaņo, Villela eta Mugica. Gaur egun ikusgai daude, garai honetako borroketan, babeserako erabilitako tokiak: Billella dorrea, Mungiako udalerrian, gaur egun berriztatua, Kultur Etxea bertan kokatuta. Bisitatzeko beste toki bat, San Pedro eleiza dugu. Gaur egun, asteburuetan, gazteak Mungian biltzen dira.

Mungia Paisaia

 

Oca Ibaia. MungiaMungiatik hurbil, Sollube eta Jata mendiak daude, bertatik eskualde honetako ikuspegi zoragarriak ikus daiteke.

Gastronomiaren aldetik, Sukalki Eguna aipagarria da. Egun honetan okela gisatuaren lehiaketa ospatzen da Mungiako San Pedro jaietan. Halaber Morgako indabak ere ospetsuak dira. Morga udalerria, probintzia erdian kokatuta dago, bertatik Santiago bidea igarotzen da. Gatikako inguruan, indabak, tortilak, okelak, piperrak edo entsaladak jan ditzakegu. Fruizen: txerrikiak, taloa Euskal Herriko artoz eginiko opila. Meņakan nahiz eta biztanle gutxi bizi, asteburuetan, jendea bertara hurbiltzen da eguna igarotzera.

 

Bakio

 

Igo

Informazio Interesgarria

 

 

Ibilbideak eta Bideskak

 

Gorliz Itsasargirako Ibiltokia

 

Gorlizeko Itsasargirainoko ibilaldia.
Ibilbidea:
30minutu gutxi gora-behera.
Gorlizeko hondartzan, Astondo inguruan, errepidearen ezkerraldean dagoen seinale batek, Gorlizeko Itsasargirako bidea adierazten digu.
Itasargira eramaten gaituen bidea asfaltaturik dago. Begiratokitik, itsasorako ikuspegi zoragarriak ikusteaz gain, Billano irla ere ikus daiteke.

Gorliz-Armintza bideska.
Ibilbidea:
ordu bete gutxi gora-behera.
Gorlizeko Itsasargian hasten da Armintzara doan bideska. Bideska hau kosta ertzetik doa, itsaslabarren gainetik. Ibilbide honek, badiaren gain ikuspegi zoragarriak ditu. Bertatik XVIII. mendeko, "castillito"izeneko eraikinaren aurriak, ikusten dira.
Bideskaren lehenengo zatia, gorantz doa. Bidea iratzez eta tamaina txikiko landare basatiez inguraturik dago, morak ere aurki ditzakegu. Berantz doan bidea, zuhaitz artetik doa, eta eukalituaren usain gozoa igarri dezakegu. Bidea, Armintzara heltzerakoan bukatzen da, bertan portua eta haitzez beteriko hondartza bisitatu dezakegu.

 

Aurkezpena

Informazio Interesgarria