XIII. mendekoa da, baina, Santa Maria elizarekin gertatzen den bezala, ez dago zehazterik
zein urtetan eraiki zuten. Santa Maria elizatik fatxadako hormatal barrokoa eta murruen
oinarriak besterik ez da geratzen gaur egun.Desagertu
egin da, halaber, antzinako San Pedro eliza edo, hobeto esanda, elizak. Hainbat agiritan
jasota dagoenez, hasieran tenplu erromaniko bat egon zen egungo eliza dagoen tokian
(kapitel batzuk Bilboko Mus eo Arkeologikoan
kontserbatu dira); 1520-1530an, berriz, erakin gotiko errenazentista bat jaso zuten
aurrekoaren lekuan; erori egin zen hura 1653an, eta 1735. eta 1820. urteetan zati batzuk
berreraiki zituzten. Azkenik, gerra zibilean, eliza dinamitatu eta erre egin zuten, ia
erabat birrinduta geratu zelarik. Zaharberrituta, tenpluaren zati batzuk bakarrik
kontserbatu dira: mendebaldeko portada errenazentista ("Errege Katolikoak"
estiloarekin pareka daitekeena) eta erratula nagusiko taula batzuk (hori guztia XVI.
mendekoa da). 1940an, Juan Larreak taula horiek baliatu zituen erretaula berria egiteko.
Gaur egungo eraikina Suntsitutako Lekuen Erakundearen
enkarguz Emiliano Amannek egindako lan berezi bat da. Arkitekto horren jarduera
emankorraren barruan, Mungiako San Pedro eliza haren heziketa akademiko
eskolastikoaren eta beste leku batzuetan ere gauzatu zituen hiri-kontzeptuen erakusgarri
da (Zornotzako plaza, Bilboko Solokoetxeko Lehiaketa, e.a.). Izan ere, herriaren erdigunea
itxuraldatu nahi izan zuen hiri-proiektu handinahiago baten atal bat besterik ez da eliza.
Edonola ere, begi bistakoa da -eta goresgarria benetan- Amannek ahalegin biziak egin
zituela aurreko eraikinetik salba zitekeen guztia kontserbatzeko. Hain zuzen ere, egungo
eliza erreferentzia historikoz jositako remakea da. Batetik, Bizantzioko arkitekturara
garamatza (Ravennako San Apolinar, esaterako); bestetik, berriz, Alemaniako barrokoaren
zenbait obra ekartzen dizkigu gogora (Munich-eko San Migel, kasu). Ez dugu ahaztu behar
arkitektoak jatorri alemaniarra zuela. |