MEAKAURKO SAN MARTIN ELIZA Meakaur auzoa 43
MORGA

Nabea eta portadak: egile ezezaguna. XVI
Dorrea: egile ezezaguna. XVII
Absidea eta sakristia: S. Enparan. 1779-1805
Gangak: egile ezezaguna. 1853

 

Kanpandorreak soilik hausten du San Martin elizaren horizontaltasuna. Nabea errenazentista da, XVI. mendearen bigarren erdialdean eraikia. Hegoaldeko portada ere garai horretan egin zuten; kalitatezko lana da, garaipen-arkua dauka sarreran eta ordena konposatuko bi koloma arkuaren albo banatan. Kolomen artean, berriz, San Pedro eta San Pabloren irudiak daude, geroagokoak eta kaskarragoak. Ondorengo urteetan, sakristiak abside zuzena (1781 ing.) inguratu zuen. 1853an luneto-gangak egin zituzten, eta orduan amaitu zen eraikitzearen historia luzea. Kanpoaldean horma-bularrik ez dagoenez, gangak murruei atxikitako pilastren gainean bermatuta daude. Pilastra horiek, ordea, ez zuten kaperarik eratu eta bidea oztopatzen dute. Atari perimetralaren azpian dorreari itsatsitako eskailera dago. Eskailera-mota hori oso ugaria zen Kantabrian.