|  Erromanikoaren garaian
fundatutako landa-parrokia txiki honek jatorrizko sarrera eta atzealdeko murruko baoa
gorde ditu sasoi hartatik. Bai sarrerak eta bai baoak oso taila bakunak eta inposta
takeatuak dituzte. XVI. mendearen erdialdean goitik behera berreraiki zuten eliza, dorre
eta guzti, baina, inondik ere, jatorrizko oinplano angeluzuzenaren dimentsioak errespetatu
zituzten. Oso deigarria gertatzen da estalkiaren diseinua, bi kulturaren hibridoa baita:
batetik, astazaldi eta zur-ziriekiko Gaztelako teilatu-zurajeen antza izan nahi du, baina
izan, petralez osatutako armadura da, murruari itsatsitako zutabeen gainean bermatua, Erdi
Aroko teilatu ingelesetako hammer beams-en erara.
|