 Fikako San Martin elizaren eraikitzeak biografia ezin korapilotsuagoa izan du.
Sarrera zorrotzean ikus daitekeenez, 1500 inguruan jaio zen. 1715ean berreraiki egin behar
izan zuten, dorrea batez ere. 35 urte geroago, nabeak konponketa-lanak behar izan zituen
ostera. 1883an, Ciriaco Mentxakaren proiektuak aldaketa nabarmenak ekarri zizkion elizari,
baina gerra zibilean kalte handiak jasan zituen. Gerra ostean egindako berrraikitze-lanek
nabearen orientazioa aldatu zuten. Hala ere, errespetatu egin zituzten dorrea (gaur egun
lateralizatuta dago), sakristia eta antzinako eraikinaren hondar batzuk. Bada, gainera,
aipatu beharreko bitxikeria bat: nabeak gurutzadura erako bi kapera ditu aurreneko
atalean. Elizatik 20 bat metrora Jesus
Gurutziltzatuaren ermita dago, Bizkaiko ederrenetakoa. Fruizkoa bezala, ehortzi aurretik
hilotzak erakusteko erabili zuten antzina eta, beste asko bezala, apala da proportzioetan
eta atari aurreratua dauka. Hala ere, honek kupula bat dauka gainean. Horrek, eta
eraikitzean isuritako maitasunak gainerakoetatik bereizten dute.
|