|  Salbatore
eliza erromanikoaren garaian fundatu bazen ere, bai hiru ataleko nabea eta bai atzealdeko
dorrea XVI. mendekoak dira. XVIII. mendearen bigarren erdialdean, sakristiak abside
zuzenaren zati bat bildu zuen. Mende horretan, bestetik, M. Larreak nabea handitu eta
gangaz estali zuen (1731). Hegoaldeko portada dugu tenpluaren merezimendu artistikorik
handiena. 1200 ingurukoa da eta paralelismoak ditu Zumetxagako San Migelen (Mungia) eta
Galdakaoko Andra Marin. Aurreratuta eta goratuta dago eta kanpoko kapiteletan
"Jainkoaren bakea" eta "Jaunaren tregoa" daude irudikaturik. Dorrean
hasten den atari perimetralak elizako bo lumenak mailakatzen
ditu.
Oso hurbil, Jesus Gurutziltzatuaren ermita dago. Koloma
toskanarren gainean bermatutako atari tetrastiloa du. Kolomek murruxka bat dute oinarri.
Ehortzi aurreko egunetan gorpua erakusteko eta beilatzeko erabiltzen zen. Oraindik ere
hilerriko kapera gisa erabiltzen dute eta, hain zuzen ere, handik sartzen da hilerrira. |