ELORDUI FUNDAZIOA Udaletxeko bidea 1

Arkitektoa: J. Agirre. 1914

Bainuetxeen tipologiako eraikina da. Barrika gainean dago eta Plentziako itsasadarraren ikuspegi ederra du. Kanpoalde eklektikoa dauka erreferentzia historizistaz jositako konposizio batean. Frantziako Mediterraneoko kostaldeko beste irudi batzuk ekartzen ditu gogora.

Herrialdearen historian oso ugariak izan dira sorospen- fundazio pribatuak. Beraren egoitzaren ederra ikusita, Elordui fundazioa dugu gorenetakoa.

Higinio Basterraren eskultura-multzoa du, bere garaikoa oso.