 Eliza honen
berezitasuna zurezko gurutze-ganga autoportanteetan datza. Konplexotasun handiko diseinua
da, terzeletez eta kontraterzeletez osatua. Berezitasun horretaz ondo jabetzeko,
ezinbestekoa da, besteak beste, Mañaria, Lemoiz eta Ibarrangelu ere ezagutzea.
Kanpandorrea izan ezik, elizako dorrea garai berekoa da. Kanpandorrea Ventura Rodríguezek
trazatu zuen 1777an. Dorretxo erlojuduna, aldiz, geroago erantsi zioten. Elizaren inguruko
arkupean beste elementu interesgarri bat dago: hispaniar flandestar aldare txiki bat bere
kalbarioarekin. |