Durangaldea

Castellano

Atxondo y Peņas del Gorbea

Durangoaldea, sekulako tokia da bere orografia, mito eta kondaira ikusgarriekin. Ospetsuena Anbotoko Dama dugu.

Anbotoko Dama, guztiok dakigunez Mari da, ama lurraren pertsonifikazioa, naturaren eta natura osatzen duten elementuen erregina. Orokorki, emakumezko aurpegiaz eta gorputzaz aurkezten da, nahiz eta beste momentu batzuetan hibrido itxurazko zuhaitz edo ahuntz hankez eta hegazti harraparien atzaparrez aurkeztu. Kondairetan Marik bi seme ditu: Mikelatz eta Atagorri, seme bi hauek beti daude aurrez aurre, guzti hau ona eta txarraren paleokristau irudikapen bat da.

Sarritan "Dama", Bizkaiko historiako pertsonaiekin erlazionatu da, mitologia eta historiaren arteko sinbiosi bat eginez eta horrela kondairen bertsio desberdinak sortu dira :

Kondaira batek dioenez Doņa Urraka, Nafarroako erregearen alaba, Abadiņoko Muntsaratz etxeko jaunarekin ezkondu zen, Pedro Ruizekin. Ibon, seme guztien artean zaharrena zen, orduan oinordekoa. Mariurrika aizpak, hau ezin zuenez pairatu, guztiz gorrotatzen zuen. Behin Anbotoko mendian, jan ondoren, neba lotan zegoen bitartean, gorrotoaren eta bekaizkeriaren poderioz menditik behere jaurtikitzea burutu zitzaion. Etxera bueltatzerakoan, bere neba menditik behera erori zela esan zuen. Bere kontzientzia txarrarekin Ximelgorriak, iratxo bihurriak agertu ziren Muntsarantzen. Ordutik desagertu egin dela eta Anbotoko kobazuloetan bizi dela esaten da.

Beste bertsio batek dio, Mari leizeetako barrukaldean bizi dela, baina bere kobazulorik gogokoena "Mariren kobazuloa" da, Anbotoko mendiaren ekialdean. Durangoaldean esaten da, zazpi urtero tokiz aldatzen dela Anbototik Oizera, eta bera non dagoen arabera, denbora ona edo txarra egiten du.

Bere itxura, guztiz argia da Alluitzen, bere sudurraren irudia, lepoa, eta oinak Anboto mendian.

BerrizDurangoaldeko Mendietan kokatuta, Urkiolako Parke Naturala aurkitzen da, 5.958 hektaerako zabalkuntza duelarik. 1989. urtean interes historiko, geografiko eta paisajistikoz deklaratu zuten. Gune hau "Suitza txikia" izenez ezagutzen da, zeren eta bertako paisairen itxura dauka. Aipagarriak dira Anboto (1.296m.) eta bere inguruko gailur txikiagoak: Elgoin 1.152m., Alluitz 1.068m., Unzillaitz 941m., Mugarra 964m., Udalaitz 1092m., Oiz 1.026m. Aintzina, Oiz menditik, Gernikako Juntetxeetara joateko deitzen zen.

Udalaitz eta Anboto bitartean, Besaide dago. Besaide beatoki izugarri bat da, eta puntu honetan zehatz-mehatz Bizkaia, Araba eta Gipuzkoaren mugak aurkitzen dira. Besaide beatokian, bertan hildako mendigoizalei eginiko monumentu bat dago.

GaraiBesteak beste orografiaz aparte, Naturak ere bere oparitsoa du Bizkaiko eskualde honentzako, adibidez Etxeitako Artea, Garai udalerrian, Goiuria errepidetik hurbil dago. Izendaturiko artea, "Euskadiko Zuhaitz Bitxien" artean katalogatuta dago bere tamaina handia, simetria eta hostotzaren tamaina dela eta.

Lurralde hauetako Gizatiartzearen testigantzak, historiaurreko garaietatik, eskualde honetako kobazuloak eta hondakin arkeologikoak izan dira, azpimagarriak dira Albiztei kobazuloak (Abadiņon eta Manarian), Bolinkoba, Kobazarra eta Oialkoba. Brontze garaiko ondareak era badaude: trikuharriak, tumuluak, mugarriak. Esaterako Arginetako Hilobiak, Elorrion, IX. mendeko 23 harrizko hilobiz osatuta dago. San Adrian ermitaren aurrean daude, ferra-itxura hartzen duen eran ipinita. Beharbada, hilobiak bisigido kristauentzat, eginak izan ziren.

Mikeldiko irudia, Durangoko Ezkurdi Plazan dagoena, erromatarren garai aurrekoa da. Gaur egun irudi originala Bizkaiko Museo Etnografikoan dago. Baita Durangoko alde zaharrean kokatua ere, Kurutziagako Gurutzea, XV. mendean, Alonso Mella fraileak Durangon Fraticelloren sekta heretikoa hedatzen saiatu eta inkisizioak gogor zapaldu zuen ordainezko monumentu gisara eraikia. Irudi gotikoz betea dagoen monumentu honek Bibliako eta Jesusen paisaiak irudikatzen ditu.

Torre MuntsaratzEskualde honek bizi izan duen ondare historikoa, edozein udalerritan ikus daiteke: Muntsaratz dorrea Abadiņon, dorretxea bandoen arteko gerrateen eskenatoki izan zen. Pedro Ruiz, dorretxe honetako jauna, Nafarroako infantarekin ezkondu zen DĒ Maria Urracarekin, pertsonai hau "Anbotoko Damarekin" oso lotuta dago. Zornotzako Sta. Maria Asuncion eleiza, Euskal Herriko Klasizismoaren, adierazpenik onenetarikoa dugu.

Baina dudarik gabe Elorrio da ondare arkitektoniko aldetik balio handiko uria, bere ermitak, elizak, gurutzeak, jauregi eta oinetxeen edertasun nabariari esker, Elorrio Bizkaiko lehengo Gune Artistiko izendatu zuten. Gaur egun jauregi hauek, etxebizitza edo merkataritza-lokaletan bihurtu dira, adibidez BBK San Pio X kalean, eleiza ondoan. Elorrion Berrio-Otxoako Balendin jaio zen, 21. zenbakian, "Arriola" izeneko jauregian.

Baina, uri honetako historiara hurbiltzen gaituzten aintzinako eraikinetaz aparte, toki originalekin ere harrituta gera gaitezke, adibidez "Tximeleta" gozotokiko erakusleihoa, Don Tello kalean. Gozotokiak 14 urte daramatza zabalik eta bere erakusleihoan 12.000 "gozoki" baino gehiago ditu. "Gozoki" hauek, dendariek eskuz eginak dira, kortxoak zatituz, eta zati bakoitza zilarrezko paperarekin eta era berean Virginias etxeko paperarekin estalita.

Horreo ErtzilleBaserriak, eskualdearen arkitektura herrikoiaren adibide dira. Durangaldean, bertan Bizkaiko kalitatezko baserrien dentsitate haundiena dago. Nahiz eta beraien itxura originala ez mantendu, 50 baino gehiago XV. eta XVI. mendeen artean eraiki ziren. Ertzila dorrea, Santa Marina auzoan, Iurretan, 50 eraikin hauetariko bat da, eta aldi berean aintzinakoena da 1655. urtekoa.

Arkitektura herrikoiaren beste adibide batzuk: Kare Labea, Zaldibarren, 1998. urtean berriztatu. Labe hauetan hormak garbitzeko, izurriteak deuseztatzeko eta nekazaritzarako karea ateratzen zen; "Mugarrako Hozkailua" edo "Neberondo" Durangon, Izurtzako Bitaņo Auzoan, kokatua, izotza lantzeko eta biltegiratzeko erabiltzen zen.

Palacio GaritikuaDetalle del Palacio Garitikua Eskualde honetan egiten ziren iharduera ekonomikoak, Malabiako marmol harrobiarekin zer ikusi haundia dauka. XX. mendearen hasieratik Durangoaldeko industrializazioa, galdaketaren mundura eta egindako piezen mekanizazioari lotuta zegoen. Orokorki baserriaren ustiapena, industrian egindako lanarekin edo zerbitzu sektorearekin uztartu egiten da. Bestalde merkataritzak garrantzi handia dauka Durango bezalako udalerrietan. Gaur egun, eskualde honetako sektore ekonomikoaren alde bat sektore industrialagatik sostengatua dago. Atomobilaren osagaien eta I+D lantegietako sailen ekoizpenarekin loturiko empresek, maila on batetaz gozatzen dute.

Restaurante Mendigoikoa (Atxondo)Behi eta ardi-aziendaren haragiek, inguru hauteko jatetxeetarako ihesaldi bat egitera bultzatzen gaitu. Azpimagarriak dira Berrizko txuletak, Idiazabalgo gazta ere garrantzi haundikoa da. Gazta hau Urkiolan, Atxondon edo Oizen bazkatzen duten ardien esnez eginda dago.

Argi dago, Durangaldetik ibilalditxo bat egitea guztiz atsegina dela: Atxondo Haranetik ibilbideak: Anboto mendiaren beheko toki zoragarrietan. Bideska aintzinako Atxondo Meatzari Trenbidetik igarotzen da; Kanpazar mendatetik ibilbidea, Elorrio eta Arrasate artean kokatuta. Tontorrean Aizkorri, Urkilla, Anboto eta Gorbea mendien paisaia zoragarriak ikus ditzakegu.

Udalaitz behean Elorrio dago: Urkiola-Anboto ibilbidea; Malabia-Oiz-Arietzu ibilbidea.

ArginetaBestalde, atsedena hartzeko, toki asko ditugu aukeran: San Roque atseden lekua, Elorrion San Roque ermita ondoan. Bertara joateko eleiza atzean dagoen bidetik joan behar da eta errepidea gurutzatu , eskailerak igo eta 5 minutu ibili bezain laster bertara helduko gara. Atseden leku honetan erretegi babestuak, aulkiak, egurrezko mahaiak, paperontziak, ziboak eta platerak garbitzeko iturri egokiak daude.

Aisialdiaz gozatzeko aukera duenarentzat, jai eta azoka ugariak ditu. Durangon lau egunen barruan Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatzen. Azoka oso garrantzitsua da, eta bertan argitaletxe bakoitzak bere lanak aurkezten dituzte, aurkezteaz gain erosi eta saldu ere egiten da. Azpimagarrriak dira Elorrioko idi-probak (harri arrastea), Ferixa Nagusian, Iraileko lehengo asteburuan. Elorrion ospetsuak dira Errebonbiloak, hasiera batean nekazal eta abeltzantza azoka bat besterik ez zen, baina gaur egun jai ospetsu batetan bihurtu da, egun hau Rosario Virginaren prozesiorekin bat dator. Egun honetan egiten den alardea Lepantoko Batailatik itzulitako gazteentan dauka bere jatorria. Ohitura handiko, beste jai bat Ekainaren 13 ospatzen da Abadianon: San Antonio de Paduako jaiak. Santu honek mutilaguna eta galdutako gauzak bilatzeko laguntza ematen du.

Folklore tradizionalean, Berriz udalerrian ospatzen den "Dantzari Dantza" izendatu beharko dugu. Dantza askoren multzoa da: agintariena, zortziko, ezpata joko txikia, banakoa ezpata barik, ezpata joko nagusia, binakoa ezpata barik, launako, makil joko eta platilu dantza.

Amaitzeko, parrandarako gogoa duenak, Durangora joan daiteke.

Itzulpena: Edurne Bilbao Etxeberria

Igo

Informazio Interesgarria


 

Ibilbideak eta Bideskak

Kanpazar Portutik ibilbidea
Urkiola-Anboto ibilbidea
Mallabia - Oiz - Arietzu ibilbidea
"Aintzinako Atxondoko meatzari trenbide" ibilbidea
Apatamonasterio-Arrazola-Errotabarri (5 km.)
PR-BI 201.1 ibilbidea
Arrazola-Zumela (2,5km)
PR-BI 201.2 ibilbidea
Arrazola-Zabalandi (3km)

 

Igo

Informazio Interesgarria


Kanpazar Mendatetik ibilbidea

Kanpazar mendatetik ibilbidea, Elorrio eta Arrasate-Mondragon udalerrien artean kokatuta.

Denbora: Tontorreraino, ordu bete eta erdi.

Ibilbideari, harrobietan emango diougu hasiera. Hamar minututara mendi-bidea aldebatera utzita, mendiaren hegaletik gorantz joko dugu, pinudien eta artadien artetik. Bidea gero eta zailago da harkaitzen eta hegal aldapatsuen artetik, mendiska batetara heldu arte. Ibilbidea, Udalatik datorren bidearekin bateratzen da eta mendiaren hegalerantz joango gara gurutze handi baterantz. Handik tontorrenaino igoko dugu ikuspegi izugarria batekin: hegoaldean Aizgorri eta Urkilla eta atzerago Anboto eta Gorbeia daudelarik.

Udalaitz behean, Elorrio dago.

Ibilbideak eta Bideskak

 

Urkiola-Anboto ibilbidea

Distantzia: 5,15km.
Batezbesteko denbora: ordu bete eta erdi.

Urkiolako mendatean hasiko dugu ibilbidea San Antonio Santutegira doan bidetik. Bertan dauden bi aterpeetatik igaro ondoren, bide asfaltatua bukatu egiten da. Jarraian alanbrada gurutzatuko dugu atakatik eta 30 minututan Urkiolagirre gailurrera helduko gara. Gailur honetan bigarren gerra zibileko lubakiak ikus ditzakegu. Segidan hegaletik behera joango gara Asuntze zelairantz, bertan Anboto mendiaren hegaletan Pol-pol iturria dago. Igotzeko bide bi daude aukeran:

a) Hegoalderantz, gorako bidea seinalatua dago. Igoaldia aldapa gogor bat da harkaitz zorroztuen artean pagadi bat gurutzatuz.

b) Asuntze zelaitik gorako bidea hartu, Anboto mendiaren iparraldetik, Elgoinera heldu, eta azkenik tontorrera igoaldia.

Anboto, Urkiola Parkeko mendirik garaiena da 1.330m.

Ibilbideak eta Bideskak

 

Mallabia - Oiz - Arietzu ibilbidea

Trabakuako mendaterantz doan bidetik joko dugu, Aldasoloko gurutzeraino heldu arte. Aldasolo baserri aurrean, Zengoititaganerako (812m) bidetik joango gara.Tontor honetatik, Malabia eta bere inguruko haranak ikus ditzakegu.

Gailurretik, Iturzuriraino joango gara pinudia inguratuz, Probazelaiburuako tumulutik igaroz. Oiz mendiaren tontorrera heldu arte igoaldia dago. Oiz mendiaren tontorretik, Bizkaiko kostaldea, Gernikako itsasadarra, Anboto, Gorbeia eta Zenarruzako Kolegiata ikus ditzakegu. Beherako bidean mendi-aterpe batetatik hurbil pasatuko gara, eta Kurutzeberri kurutzearekin topo egingo dugu. Jarraian Betzuen baserrirantz doan beherako bidetik joango gara, eta Zengoiti auzorainoko bide asfaltatutik jarraituko dugu. Auzo honetako baserrien artean harraska-iturri bat ikus dezakegu. Bertan dagoen ermita batera pasatzeko, tunel baten gainetik joan behar dugu, eta ermitaren atzeko aldetik Aereas puntaraiono doan bidetik joko dugu. Beherako bidea nahiko zakarra da, eta Berrizera doan errepidera eramaten gaitu. Ondoren Areitoa mendatera joango gara eta 15 minututan hirugunera helduko gara.

Ibilbideak eta Bideskak

 

Aurkezpena

Informazio Interesgarria