Euskal Dantzak

AURRESKUA:
Huriko aurreskua deitua. Soka dantzaren moldaketa bat dela esan daiteke. Gaur egun zenbait gertakizun sozialetan sarritan dantzatzen dena: ezkontza, inaugurazio, etabar. Berez, lau parte ditu, baina, ikuskizun hauetan lehen zatia besterik ez da eskaintzen.

BRANLEA:
Jatorriz Zuberoan gizon eta emakumeek dantzatzen dute dantza ireki nagusia. Gaur egun maskaradetan dantzatzen da soilik eta hiru zati gordetzen dira: kontrapasa, branletik jaustia eta karakoiltzia.

ERRENBONBILOAK:
Bizkaiko Elorrio herrian gordetako ohitura. Urriaren lehen igandean, Errosarioko Ama Birjinaren jaiaz lotuta urtero egiten dena. Beste zenbait herritan egiten diren Arma Alardeen familiakoa, nahiz eta kasu honetan Lepantoko gudatik zetozen herriko seme batzuk, herria ikusterakoan bota zituzten tiroetan dauka bere jatorria.

ERREGELAK:
Durangaldeko soka-dantza, lehengo erromerietan neskak dantzara ateratzeko era. Gau egun, Abadiņo, Berriz, Iurreta, Garai, etabar dantzatzen da jaietan.

FANDANGO ETA ARIŅ-ARIŅA:
Bizkaiko Arratia eskualdean gorde diren pausu bereziak, eskualde bereko musika tresna berezi batekin lagunduta, albokarekin.

LANESTOSAKO UZTAIAK:
Bizkaiak Kantabriagaz duen mugatik hurbil dagoen Lanestosa herrian egiten den dantza. Abuztuan, Edurretako Amaren jaietako prozesioan kaleetan zehar egiten dena.

DANTZARI DANTZA:
Durangaldeko hainbat herritan gorde diren dantzak: Agintariarena, Banagoa, Makil-jokoa eta Txontxongiloa.

GORULARIENA:
Garaiko Zubiaurretaren musikaz eta Mogelen "Peru Abarka"n agertzen diren bertsoez osatutako estanpa. Goruetan erabiltzen ziren zenbait tresnaz.
Arku-dantza. Neska-mutilek egiten duten dantza. Dantza hau ere D´Abaderen ekimenez Durangon ospatu ziren Lore Jokuetan agertu zuten.
Domingilua. Hau ere, urte berean neska-mutilek egindako zinta-dantza dugu. Zinta-dantza, Europa osoan zehar hedatu den dantza da, tokian tokiko berezitasunak dituelarik, doinuz eta pausuz.
Esku-dantza. Baztango (Nafarroa) irri-dantza.

TTUN-TTUNA:
Erronkari bailarako dantza soziala. Neska-mutilek burutzen dute. Aragoeko mugan egonik, badu jantzietan eta doinuetan bertako kutsua.

JAURRIETA DANTZA:
Nafarroako Sarraitzu (Salazar) bailarako musika eta jantziak. Txarri hiltze ondoren dantzatzen omen zuten honako hau. Normalean neskek dantzatzen dute, arropa beltzez eta eskuan farolak eramanez.

IEKORA:
Arabako Errioxako Iekora herrian Berzijana izeneko, Amabirjinaren omenez burutzen diren dantzetan oinarritutako dantza.

LUZAIDEKO DANTZA:
Luzaide, Nafarroa Behera eta Lapurdiko dantzez osaturiko moldaketa. Neska mutilek hartzen dute parte dantza honetan. Polita eta ederra da beraz. Txarangaz lagundurik dantzatzen da.

Itzulpena: Edurne Bilbao Etxeberria

ITZULI