 Tenplu honek tipologia errenazentistako
nabe bateratu handia dauka, gurutzeriaz estalia eta sarrera bikoitzekoa. Dorrea F.
Gogeaskoak eraiki zuen Iberok 1753-54 inguruan egindako planoen arabera. Plazatik eta
herritik begiratuta, dorrea dugu perspektibaren erreferentziazko elementua. Sakristia
oinplano oktogonaleko espazio neoklasiko ezin ederragoa da, antzinako altzari aberatsez
hornituta dago eta apaiz-jantzi bikainak gordetzen ditu. 1817an eraiki zuten dohaintza
bati esker. Alboetako kaperak A. Etxanobek egin zituen 1828an. Duela gutxi, N. Madariagak eta L.
Gallastegik eliza zaharberritu dute. Batetik, espazioaren ikuskera nabarmentzen duten
altzariak eta alboetako itxiturak erantsi zituzten. Bestetik, berriz, agerian utzi
zituzten murruetako harri landu gabeak: erabaki ausarta baina, hala ere, zalantzazkoa.
Oro har, tenpluak
museo izatea merezi du, hainbatek nahi duten bezala. Dena dela, gogoz eskatuz gero,
irudiak eta jantziak ikustea lor daiteke.
|