ANDRE MARIA JASOKUNDEKOAREN ELIZA Andra Mari kalea 3
MAŅARIA

P. Mazaga, P. Izaibalzeta, F. Agirre, L. Moņiz
XVI-XIX



Basilika-eliza. Nabe bakarra du, 1535 inguruan eraikia eta hiru ataletan banatua. Estaldura Pedro Mazagak eta Pedro Izaibalzetak egin zuten 1586an, kromatismorik gabeko zurezko gangak erabiliz. Ibarrangelun, Lemoizen, Zaldibarren eta beste herri batzuetan ere estaldura-mota hori erabili zen.

Sakristia eta dorrea geroagoko lanak dira, 1859 eta 1862 bitartekoak, Francisco Maria Agirre eta Lorenzo Moņiz arkitektoek egindakoak. Itzulinguruko arkupeak kalearekin eta albo batean dagoen zuhaitzekiko plaza txikiarekin lotzen du eliza. Lan horiei esker, eliza handitu eta edertu egin zen. 1740ko organo tutuduna dauka.