 Durangotik iritsita, Izurtzako sarreran
bertan, Bekotorre aurituko dugu errepidearen eskuineko aldean. Goiko alderik gabeko dorre
hau, Etxaburu leinuari lotua, egoera penagarrian dago. Errepidearen ezkerraldean, berriz,
San Nikolas eliza dago. Bolumen garbia da, barruan estilo mudejarrari jarraituz eraikitako
zurezko korua duena. Herrian bertan, Arana jauregi bitxia dago, gainerako eraikinen aldean
deigarri gertatzen dena 1854an Frantziako hotelen irudira berreraiki zutelako.Eraikinik ezagunena Etxaburu dorrea da. Ortuzar auzoan dago.
Durango-Urkiola errepidea hartu eta, Maņariko udalerriarekiko mugara iritsita,
eskuinetara doan bide batean aurkituko dugu. Agirietan jasota dagoenez , XVI. mendearen hasieran hainbat lan
egin ziren Estibalitz Etxabururentzat eta Santxo Ibarguenentzat. Hala oinarrian duen
harkaiztiaren gaineko bertikaltasun nabariak nola gezileihoek hasiera batean
babes-eraikina izan zela salatzen dute. Gerora, sarrerari erantsitako bolumenak eta
zurezko gainalde eta akaberek dorrearen itxura samurtu eta etxe-kutsu erromantikoa eman
zioten. Horiek guztiak Joseba Rementeriak 1988an egindako berritze-lanen emaitza dira.
Errepidera itzulita, eta hara iritsi aurretik, XVIII. mendeko baserri bi aurkituko ditugu,
atarian harlanduzko arku barroko bana dutenak. |