
Baserri-ingurua, Alejo de Mirandak urbanizatua elizako
nabearen, dorrearen eta eliz atariaren arkitektura indartsuaren bidez. Eliz atariak
frontoia eta erdi-puntuko arkuak ditu. Interbentzio neoklasiko horrekin azken ukitua eman
zion plaza eratzen duen multzoari. Honako eraikin hauek daude plazan: egungo udaletxea,
Goikolea jauregi zaharra (1630 ing., C. Sanmiguelek arestian zaharberritua), apaizetxea,
1739ko jauregi aglomeratu bat eta etxetzar batzuk. Elizaren
oinplanoa Ventura Rodríguezek Larrabetzurako sortutako ereduari jarraitzen zaio,
angeluzuzen baten barruan gurutze greko bat jarrita espazioa bateratzeko. Dorre sendoa
1833an egin zuten, jatorrizko irudia errespetatuz, eta plazaren eta herriaren
pertsonalizazioa burutzen du bere bertikaltasun- kontrapuntuarekin. |