GARATIKOA JAUREGIA San Miguel, 23
GARAI

Egile ezezaguna. 1574

Bai tipologiaren eta bai funtzionaltasunaren aldetik, baserri baten aurrean gaude. 1574an, berritu egin zuten itxura dotoreagoa eta gortekoagoa emateko. Horretarako, fatxada berri bat egin zuten, harlanduzkoa eta ezin hobeki antolatua. Ariketa kultu honetan, batera ageri dira antolakuntza-elementu herrikoiak eta konposizio-elementu klasizistak: portalea beheko solairuan eta, beraren gainean, bi leiho berdin, pilastrak janben alde banatan, trigilifo eta metopekiko frisoa eta, guztiaren buru, eraikina noiz egin zen jakinarazten duen inskripzio bat.