 
Labarrean bertan dago, itsasoaren gainean. Etxeak
elkarri atxikita daude eta terraza daukate denek. Olabarriaren proposamen pertsonal honek
paisaje paregabearen partaide egiten du etxe-multzoa. Herrira ematen duen aldeak, ordea,
ez du ezer deigarririk. Urbanizazioak garaiko
arkitektura estatubatuarraren erreferentziak ditu. Pintura-akaberek, ordea, "Vienako
sezesioa" izeneko eskolak urratutako ildoari jarraitzen diote, arkitektoaren oso aldi
heldu batean. |