Busturia Eskualdea
Busturiako eskualdean, gizonak utzitako aztarnak, argi-argi isladatzen dira. Aspaldiko aztarnarik nabamenena, Santimamiņeko Leizezuloak dira, historiaurrekoak.
Santimamiņeko Leizezuloak, Kortezubiko Basondo auzoan daude, Gernika-Lumotik 6 kilometrotara kokaturik. Leizezulo honetan azpimagarri dira animalien labar-pinturak: bisonteak, ahuntzak, oreinak, hartz arreak. Batzuek hormak grabatuta agertzen dira, eta beste batzuk margotuak.
Gaur eguneko, beste adibide bat, Ibarrolaren "Baso Biziduna" dugu. Agustin Ibarrola artistaren paisejearekiko grinaren, kultura artistikoaren eta espazio naturalaren arteko sintesiaren bilaketaren ondorioa da. . "Baso Bizidun" honek, Omako inguruan "Land Art" joera modernoa jarraitzen du. "Land Art", inguru naturalean zuzenean lan egiten duen korronte artistikoa da, paisaia pintorearen mihisea, euskarri bihurtzen duena. Bisitariak, basoaren barruan hartzen dituen erabakien bitartez, obra personalizatua eraikitzeko aukera aurkitzen du, batera ala bestera jotzen duenean, norabide desberdinetan begiratzen duenean, eraketa desberdinak batzen dituenean, obra ikusle bakoitzaren esperientziaz osatzen da: motorrak, begia, pertsonak, musua...
Halaber, eskualde honetako ondare arkitektonokoa ere garrantzitsua da: Arteagako Jauregia, aintzinako dorretxean erakia Eugenia de Montijoren esanetan (Arteagako Anderea) eta azkenik, Gaztelugatxeko San Juan Baseliza, penintsula txiki baten gainean eraikia, eta lurrari bateratua arku natural eta zubi baten bitartez.. Bertara joateko eskailera batzuetatik igaro behar da.
Baina gizonak, gune naturalean ez ezik, antolakuntza sozialean ere urratsak utzi ditu. Eraketa politikoa, Elizatetik dator, bertan parrokia bakoitzeko jendea biltzen zen, eta elkarteak Merindadea sortzen zuen. Bateraketa hauen ondoren, ordezkariak Gernikako Batzar Nagusietan biltzen ziren.
Bizkaitar guztien legeak,
lehenengo aldiz Foru Zaharrean bildu ziren, eta aurrerantzean Foru Berrian berriztatu egin
ziren. Foru biei, bai zaharrari baita berriari ere, Bizkaioko Jaunari zin egitera,
derrigortzen zioten. Errege erdaldunek, Jaurerria oinordetzan hartu zutenean, juramentu
hau beraien artean zabaldu zen. Bilbon eta Larrabetzun foruak zin egin eta gero, hurrengo
etapa Gernikan egin beharrekoa zen, gaur egun Juntetxe barruan dagoen, aintzinako
Antiguako baselizan, eta azkenik Bermeoko Santa Eufemia eleizan bukatzen zen.
Gaur egun Gernikako Arbola, Juntetxearen barnean dago, belaunaldi desberdinetako haritza: Arbola Zaharra, 300 urterekin gutxi gora-behera, Gaur Eguneko Arbola, 1860. urtean landatua eta azkenik urtadarrra, tribunaren atzekaldean landatua. Zalantza barik, Gernikako Arbola, euskaldunek munduan zehar daukaten ikurrik entzutetsuena dela, eta Euskal Herri osoaren ezaugarri bihurtu dela.
Izan ere 1937. urtea, data seinalatua dugu, Gernikako bonbardaketa gertatu zenean: bonbardaketak herriaren zati handi bat suntsitu zuen, oso gauza gutxi atera ziren onik, harrigarria dirudien arren, Juntetxea eta Arbola. Ondoren, Picassok horixe isladatu zuen bere koadro ezagunean.

Gune honetako
naturaren aberastasuna: labarrak, hondartzak kostaldean, ibaiak barnealdean, basoak,
padurak, ibaien ibarrak, fauna aniztasun handia, serios mehatxatuak dauden espezieak,
zuhaitzen landaretza, mendi egaletako pinudiak.... izan dira 1984. urtean, UNESKO-k,
Urdaibai, Biosferako Erreserba izendatu zuen. Urdaibaik, mugak, hegoaldean: Oiz eta
Bizkargi mendiak eta iparraldean Sollube. Mendi hauen bitartean Gernikako bailara
aurkitzen da, Oka ibaiaren ibilbidea, Gernika
zeharkatuz eta Gernikako itsasadarrera heldu arte. Laidako hondartza, haundia da, eta
itsasbehera dagoenean, hurbileko udalerrietako hondartzekin bat egiten du. Laga hondartza,
Laida baino txikiagoa da, baina toki zoragarri batean aurkitzen da. Laida eta Laga,
Ibarrangeluko udalerrian daude, eta udan bertara jende ugari hurbiltzen da. Busturia
eskualdeko kostaldeak, paisaia ederra aurkezten digu, adibidez: Matxitxako lurmuturra,
Izaro irla eta Bermoeon, Bizkaiko lehenengo hiribilduaren ondoan Gaztelugatxeko San Juan.
Kirola praktikatzeko aukera, Mundakan dugu. Mundakako olatuak surfa egiteko ezin hobek dira, esaten denez Mundakako olatua munduan dagoen honenetarikoa da, hortze dugu bertan ospatzen den lehiaketa, WCT (World Championship Tour).
Gizonak, lurraren aberastasunari ere erabilera eman dio. Eskualdeko
barnekaldeak nekazal iharduera garrantzitsu bat garatu du, eta bertatik ateratako
produktuak merkatu eta azoketan erakusten dira.
Gernikako, asteleheneroko merkatua ezagunena da, baina egunik ikusgarriena "urriko
azken astelehena da"; Gernikako kaleak, salmenta tokiz, baserriko produktuez eta
makinen erakusketaz betetzen dira.
Kostaldean, Bermeon arrantza iharduerak, kontserba industria sortu
du. Bermeo, penintsula osoko, baxurako arrantz porturik garrantzitsuena da. Alderantziz,
Mundaka eta Elantxobeko portuak, turismorako herriak bihurtu dira. Arraina, eskualde
honetako jakirik nagusiena da, adibidez marmitakoa, hegaluzez eta patatez egina.
Bermeoko udalerrian, uztaileran 22 Madalen eguna ospatzen da, Izaro
irlara irteera eginez. Aintzina Izaro irlan, fraideen egoitza zegoen, eta komentuan jaten
zen. XIX. mendearen amaieran udaletxeak janaria egiteko tokia aldatu zuen: batzuetan
Sukarrietan, beste batzuetan Elantxoben eta itzuleran Mundakara bisita eginez.
Itsasuntzien tamaina zela eta, Elantxobera joatea erabaki zen, zeren Txatxarramendi portua
behea jotzen bait zuten itsasuntziek. Bermeoko Santa Eufemia eleizan, XVII.mendeko
Madalenaren irudi bat aurkitzen da.
Baina gizonak, barrukaldetik ibilaldiak egiteko aukera ere du,
Santiago Bidea kostalde honetatik igarotzen da, Muxika eta Gernikatik, alegia.
Itzulpena: Edurne Bilbao Etxeberria

| Urdaibaiko
bideskak: - Camino Real bideska: Sukarrieta-Busturia (8 km) - GR
98 bideska: - GR
98.1 bideska: - GR
123 bideska: |
|
|
| Omako Basoa. Kortezubi. Busturia. |
Omako Basoa. Kortezubi. Busturia.
Gure ibilbideari Gautegiz-Arteagan emango diogu hasiera. Gautegiz-Arteaga, Kortezubitik hurbil dagoen udalerria da. Udalerri honetan, errepidearen beste aldean, eleiza eta Arteagako gaztelua kokaturik daude.
Arteagako udalerrian, Bizkaibus geltokitik hurbil dagoen bide batek Ibarrolaren margoturiko Basora eramaten gaitu, eta Santimamiņeko leizezuloetara baita ere. Ordu erdiko bidea igaro eta gero, autobus geltokitik, seinale batek Omako Basoa beste ordu erdira dagoela adierazten digu.
Errepidearen ezkerreko aldean, jatetxe bat dago zibo batzuk alboan dituelarik. Jatetxean, jan ez nahi duenak, mahaiak eta aulkiak ditu kanpoaldean jateko. Gune honetan zerbitzu publikoak eta autoentzako aparkalekuak daude. Parkearen alde batean, Santimamiņeko leizezuloetara hurbiltzen diren eskailerak daude.
Omako basora heltzerakoan, Ibarrolak zuhaitzen enborretan egindako lanak ikus ditzakegu: arraina, musua, mendiak, motorrak, erromboak, pertsonak, begia... Baso desberdin bat bisitari bakoitzeko.