GOROSTIZAKO SANTA MARIA ELIZA Elexalde auzoa

A. Miranda. 1801

Alejo Mirandak, nahitaez, biak ardatz berberaren arabera lerrokatu behar izan zituen kapera nagusi errenazentista eta kanpandorrea. Erdiko espazio handi bat kokatu zuen haien artean. Espazio horren alboetan, berriz, beste bi modulu ezarri zituen, gurutze baten bi besoak eratuz. Lehenagotik zegoen kaperak gurutze-gangak ditu estalki, erdiko nabe handia kupula batez estalita dago eta gainerakoak kanoi-gangak ditu. Hala ere, estaltze-lan horietako batzuk J.B. Belaunzaranek egin zituen 1818an. Egoera ezin hobean dago dena, baita altzariak ere. Auzoko plazako erreferentzia nagusia da. Plazan, gainera, honakoa dago: 1864ko eskolak, Ere¤oko harrobitik eramandako marmolezko lau harriz eginiko ibilgua eta 1921eko iturria.