Hainbatek San Pablo ermita deitzen diote. Parrokiatik 150 metrora
dago. Bizkaiko gotikoak utzi digun eraikinik ederrenetakoa da; inguru osoan duen
harlanduzko lana ikusi besterik ez dago horretaz jabetzeko. Oinplano angeluzuzena du.
Absidea zuzena da, eta nabea baino txikiagoa. Bi sarrera ditu eta sortaldekoan dira
nabarienak estiloaren erakusgarriak: lau arkibolta zorrotzek arku eskartzano baten azpiko
sarrerarantz daramate. Kanpoko arkiboltak lau irudi ditu, San Pablo eta San Pedrorenak
erdian. Argi urria absidean dauden antzinako bi baotatik sartzen da. Ermitatik oso hurbil Ibarruriko multzoa dago: eskolak, jauregi bat
eta pilotalekua. Andre Maria elizarantz hartu eta bide-erdian G. Elgezabalen 1929ko obra
bat aurkituko dugu, sute batek suntsitu ondoren zimentuetatik berreraikia indianoen
diruaz. |