 Erdiko nabea, oso eboluzionatua bera, neoklasizismoaren azken aldiko arkitektura
garrantzitsuetan azkena dugu eskualdean. Kanpoaldean, bolumenak leunki mailakaturik daude
linternaraino. Euskal Herriko beste eliza askok bezala, atzealdean dauka kanpandorrea.
Murru ikaragarri sendoek karratu bat osatzen dute barrualdean, eta karratu
horren barruan beste karratu bat dago. Murruak zulatuta daude abside-antzeko espazioak
sortzeko, gurutze greko baten besoen erara. Espazio horiek, berriz, elkarrekin lotuta
daude zeregin osagarriak betetzen dituzten lau zilindroren bidez. Argia, bikain
¤abartuta, abside-antzeko horietan dauden bi bao termaletatik eta linternatik sartzen da.
Linterna, azkenik, kupula oktogonal baten gainean dago. |