Mundakako portua antzina-antzinakoa da. Ez dago zehatz-
mehatz jaterik noiz sortu zen, baina hainbat agiri zaharrek haren aipamena egiten dute.
Eskumen-auzi ugari izan zituen Bemeorekin, eta Drake pirata bera hara inguratu omen zen
behin baino gehiagotan. Itsasadarraren ahoan kokatuta, babesleku ezin hobea zen. Hasieran,
arrantza-portu soila izan zen, baina denboraren poderioz dotoretu egin da eta gaur egun
turismo-lekua da. Aldamenean Andra Mari eliza dago
bere talaia ikusgarrian. Portura sartuta, berriz, honakoa ikus dezakegu: arrantzale-
etxeak, estilo neoklasikoko etxetzarrak, eklektizismoaren garaiko eraikinak (Kasinoa,
esaterako) eta mende honen hasierako eraikuntza erregionalistak. Gainera, garai horretako
jauregitxoak aurkituko ditugu hirigunean bertan. Larrinaga dugu horietako bat (Goikokale
39), Frantziako hotel erromantizisten antzekoa da eta egoera penagarrian dago gaur egun. |