OMAKO BASERRI-MULTZOA Oma auzoa

Egile ezezaguna. XVI.etik XIX.era


Baserri-giroko arkitekturaz aritzean halabeharrez aipatu beharreko baserri-multzoa dugu honako hau. Oma auzoaren erdigunean dago. Etxebizitza bakarreko zazpi baserri dira, ibarra urratzen duen erreka desagertzen den hustubide karstikoaren ahoaren inguruan bilduak. Baserri bakoitzak bere berezitasunak ditu, baina badira guztietan agertzen diren hainbat ezaugarri: etxebizitza oso ondo bereizita dago kortatik eta lastategitik; eraikinak itxura trinkoa du eta erabilera anitzak biltzen ditu bi isurialdeko teilatuaren hegal zabalen azpian; fatxadak simetrikoak dira, arkupea daukate erdian eta, arkupearen gainean, balkoiak. Zutik iraun duten bao gotiko batzuek egiaztatzen dutenez (Beaskoetxe eta Andikoetxe, 1500 ing.), antzinako baserriak harrizkoak ziren, zurezko armazoiak geroago agertu zirelarik (Zierre, 1590 ing.). Azkenik, harria erabili zuten berriro. Eraikuntzaren kalitateak eta proiektuaren razionaltasunak goia jo zuten Omagojeaskoa baserrian (1846).

Gainera, bi errota daude baserri-multzo honetan. Aipatu beharrekoak dira, halaber, Santimami¤eko haitzuloa -ibarraren sarreran- eta Ibarrolaren baso biziduna. Haitzuloaren alboan adierazita dagoen oinezko ibilbidea egitea gomendatzen dizuegu. Ibarreko biztanleek zinez eskertuko dizuete.