Arte agako
bando-dorre zaharra XV. mendearen amaieran berreraiki zuten, baina 1856 arte ez zuen
egungo fisonomia hartu. Urte horretan, Bizkaiko Batzar Nagusiek eraikina laga zioten
Eugenia Maria de Montijo enperatrizari, dorreko leinuaren ondorengoa baitzen. Orduan,
antzinako dorrea berreraikitzen hasi ziren Couvrechef Frantziako Gorteko arkitektoak
egindako proiektuari jarraituz. Hura hildakoan, Ancelet-ek ordeztu zuen.
Berreraikitze-lanen emaitza bertikaltasun handiko dorre erromantiko bat izan zen. Sotoa
eta lau solairu zituen. Beheko solairuetan zerbitzu-gelak zeuden, eta goikoetan, berriz,
aretoak eta logelak. Dorre angeluar bat dago erdiko bolumenari itsatsita, eta haren
barruan eskailera. Dorre angeluarrekiko murru batek inguratzen du onibar osoa. Lorategia
Newmanek, etxe inperialeko lorazainak diseinatu zuen eta gaur egun oso egoera kaxkarrean
dago. |