| LANDALUZE BASERRIA Armotzerri auzoa 1 eta 2 |
|
Egile ezezaguna. 1830 ing. |
|
Bi etxebizitzako landetxe hau Euskal Herriko
baserri tradizionala San Fernando Arte Ederretako Akademiak emandako konposizio-irizpide
neoklasikoetara egokitzearen emaitza da. Euskal baserriaren ohiko bolumenari eta barruko
antolamenduari eusten die (etxebizitza, ganbara, korta eta lastategia ditu). Ez dauka,
ordea, Bizkaiko baserrien ezaugarri den arkupea. Fatxada koadrikula geometriko zurruna da,
zeinean ukitu kultu nabarmengarri bat baitago: bao termal baten itxurako deskarga-arkua
alegia. Alde tipologikoak gora-behera, lengoaia Antonio Etxebarriak Gernikako juntetxe
hurbilean erabilitakoaren antzekoa da. |