 Jatorrizko nabea 1550 ingurukoa da. 1816an, Etxanizek koloma toskanarren gainean
bermatutako ganga trenkatuz hornitu zuen. Lan neolkasiko hori egiteko portada eraitsi
behar izan zuen. Horrek guztiak kolomekiko eliza errenazentista baten aurrean gaudelako
uste okerra eragiten du. Apaindura gutxiko eraikin manierista da ordea. Pilastren artean
kokatutako erdi-puntuko arkuak San Pedro eta San Pabloren medailoiak ditu arkuarteetan.
Dorrea XVII. mendeko lan barrokoa da. Sakristia, berriz, S. Enparanek egin zuen 1820an. Esparru be rean, San Antonio
Abadearen eta San Antonio Paduakoaren gurutze-tokia dago (Juan Arrien, 1730-32). Oinplano
angeluzuzena dauka, absidean estuagoa. Tipologia ezaguneko garaipen-arku baten azpitik
sartzen da absidera. Bi berezitasun nagusi ditu: atari ikaragarri sakona eta sarrera ixten
duen burdinesi bikaina.
Elizak, gurutze-tokiak eta inguruko etxeek multzo paregabea
osatzen dute. |